Vida y estilo

Aritza Rodriguez Foruria

Aritza Rodriguez Foruria. / Son Aoujil

Aritza Rodriguez Foruria (Zaldibar, 1977) aktorea, zuzendaria eta sor-tzailea da. 2002an Kukubiltxo antzerki taldearekin lanean hasi zenetik, antzerki, zirku eta disziplina anitzeko ikuskizunak sortu, antzeztu edo zuzendu ditu. Gorakada, Hortzmuga edo Malas Compañias (zirku taldea) konpainietan aritu da lanean, eta Bilboko Arriaga Antzokiaren hainbat ekoizpenetan aktore lanak egin ditu. Bestalde, Euskal Herriko zirku talde ezberdinekin sortzaile eta zuzendari lanak egin ditu; besteak beste, RojoTelon, Zirko Txosko eta Trotamundos taldeekin. 2013an Gizonezko interpretazio onenaren Feten saria jaso zuen. Are, beste hainbat Feten sari eskuratu dituzten ikuskizunetan hartu du parte: Ogro Txikia, Munduari itzulia, MobyDick, Ulisesen Bidaia… horrez gain, Max saria eskuratzeko izendatua izan da hainbat emanaldirekin; besteak bestek, Mar Mar antzerki taldearen Arrainak Bihotzean eta Barsanti kale antzerkiaren taldearen Kale Gorrian obra. Azken talde hauetan dabil burubelarri aktore eta zuzendari lanetan.

Abesti bat: Janis Joplinen Me and Bobby Mc Gee. Etxera iristen naizenmomentu horretarako.

Musika talde bat: Hertzainak eta The Poguess.

Liburu bat: Bat ez, bi. Italo Calvinoren El Varon Rampante eta GaizkaZabarteren Jende desegokia.

Antzezlan bat: Chapito antzerki taldearen Elektra eta Los Galindostaldearen MDR ( muerto de risa ).

Aktore bat: Langabezian dagoen edozein,horiek baitira gure ofizioaren egoera hobekien erakusten dutenak.

Telesail bat: Netflixen ikusgai dago, zortzi kapituluko telesail laburra da,erritmo izugarria du eta azken hiruatalak, batez ere, oso onak iruditu zitzaizkidan: Bronka.

Kultur espazio bat: Asko ditut gogoko, baina gustukoena: Kalea. Sarrera dohainik da beti eta ikusten duzuna gustuko ez baduzu, alde egin dezakezu artistaren integritate emozionalean zauririk sortu gabe.

26/10/2024