Buscar
Navarra

Arras Baztanek 6 baztandar saritu ditu Loraldiaren bigarren edizioan

Balkoi eta leiho loredunekin herrien edertasuna areagotu nahi izan dute
Antolatzaileak eta saridunak ortzirale eguerdian egindako sari banaketan.
Antolatzaileak eta saridunak ortzirale eguerdian egindako sari banaketan.

Arras Baztan Fundazioak antolaturiko Loraldiaren, balkoi eta leihoak apaintzeko lehiaketaren, sari banaketa ekitaldia egin zen ortzirale eguerdian Arizkunenean. Herrietan bizi giro ederragoa sortu nahian antolatutako bigarren lehiaketa honetan saridun izan ziren 6 baztandarrek 50na euro eta lore bana jaso zituzten. Hauek izan dira sarituak: Zigako Maria Teresa Ibarra Elizalde, Lekarozko Joxepi Barrenetxe Lertxundi, eta Elizondoko Lydia Petrirena Bakero, María Lopez Uriz, Patricia Pellicer Perochena eta Maria Jose Saldias Saldias. Arras Baztanek parte hartzaileei eskerrak eman zizkien parte hartzeagatik eta loreak zainduz herrien edertasuna areagotzen egindako lanagatik.

2022-07-09T16:37:02+02:00
En directo
Onda Vasca En Directo