Gipuzkoa

Arraun-surf txapelketa izango da larunbatean Orion

11.00etan hasiko da proba eta egunean zehar hainbat jarduera burutuko dira herrian zehar
Surflari bat olatua hartzen Orion. | ARGAZKIA: KARKARA

Arraun-surfaren inguruan antolatutako jaialdien Gipuzkoako zirkuituak hiru hitzordu izan ditu azken urte hauetan. Pandemiak eragindako etenaldiaren ondoren Zarauzko txapelketa batu da aurten. Horregatik, Orioko zita larunbat hontara atzeratu da.

Arraun-surf txapelketan kategoria guztietako kirolariek hartu ahal izango dute parte, gazteenak eta egokitutako arraun-surfa barne. 11.00etan hasiko da Arraunetxen eta parte-hartzaileak erroian behera jaitsiko dira. Erakustaldiaz gozatzeko aukera izango da herritik bertatik, eta herrian giro ederra izango da.

Egunean zehar hainbat jarduera burutuko dira herrian. Herriko Plazan hasi eta Errusta pareraino, FederArte Market azoka jarriko dute. Tokiko elkarteen laguntzarekin antolatu dute eta hamar postu egongo dira. Herri bazkaria egingo da eguerdian Herriko Plazan eta arratsaldeko 17.00etan egingo den sari banaketaren ondoren, emakumeen skate-surf jarduera gidatuko du Miren Zalduak Herriko Plazan 18.00etan.

Amaitzeko, 19.00etatik aurrera, kontzertuak egongo dira toki berean Ope Loeb, Koldo Intermusic eta Anartz DJaren eskutik.

03/11/2022