Buscar
Bizkaia

Arrazakeriaren aurkako estrategia indartuko du Bilbok

Akordioaren sinadura-ekitaldia.
Akordioaren sinadura-ekitaldia.

Aurrera darrai Bilboko Udala arrazakeriaren aurkako borrokan. Hori dela eta, asteazken honetan goizean, urriak 26, aurrerapauso garrantzitsu bat eman du zentzu horretan, Zas! izeneko Zurrumurruen aurkako Euskal Sarearekin lankidetza-hitzarmena berrituz.

“Azken helburua gizarte inklusiboa, kohesionatua, parte-hartzailea, arrazakeriaren aurkakoa eta kulturartekoa eraikitzen jarraitzea da, eta helburu hauek –komunikatzea, hausnartzea eta ospatzea– partekatzen dituztenen alboan egongo gara beti”, adierazi du Itziar Urtasun Bilboko Udaleko Lankidetza, Bizikidetza eta Jaietako zinegotziak.

Bilboko Udalaren Zurrumurruen aurkako Estrategia deritzona III. “Bilbo, Kulturarteko Uria” III. Planaren barruan dago, eta lehentasunezko proiektu bat da diskriminazioaren prebentzioan eta sentsibilizazioan. Estrategia horrek udalaren eta ZAS!en arteko lankidetza justifikatzen du; izan ere, biek partekatzen dute diskurtso arrazisten aurkako borroka, atzerritar etorki, jatorri eta/edo nazionalitateko pertsonen kolektiboen aurkako estereotipo eta aurreiritzi faltsuen aurka.

Kulturarteko gaiei buruzko udal politika, III “Bilbo Kulturarteko Uria” Planaren bidez, diskriminazioaren aurrean sentsibilizatzean eta haren kontra borrokatzean datza. Hartara, arreta berezia eskaintzen zaie diskurtso xenofobo eta arrazistei, kohesioa eta bizikidetza narriatzen baitituzte hirietan. Modu berean, atzerritarren aurka dauden aurreiritzi eta estereotipoak lantzeko eta bazterketaren aurka borrokatzeko erronka planteatzen da.

Hitzarmen honetako jarduerak Euskadiko erakunde publiko guztiei eta biztanleria osoari begira proposatzen dira. Eragin berezia izango da estrategian parte hartzen duten tokiko entitateen sarean, prestakuntza eta komunikazio ekintzak eta herritar sareetan eragiteko eta haiek mobilizatzeko ekintzak eginez.

Zurrumurruen aurkako estrategia eta inmigrazioaren tokiko kontseilua

Bilboko Udaleko Zurrumurruen aurkako Estrategia aktibo dago udalerriko 6 barrutitan, eta dagoeneko 400 pertsona eta entitate baino gehiago dauzka zurrumurruen aurkako eragile gisa parte hartzen. Zurrumurruen aurkako Estrategiak eragileak prestatzeko eta gaitzeko lan-ildo bat dauka, hainbat gairi buruz kontzientzia hartzeko eta gogoeta kritikoa eragiteko: migrazioak, dibertsitatea eta aurreiritziak, eta atzerriko jatorria duten pertsonei buruzko estereotipoak eta zurrumurruak.

2022-10-27T16:32:03+02:00
En directo
Onda Vasca En Directo