Buscar
Polideportivo

Arrizabalaga eta Osés nagusitu dira esku-pilotako emakumezkoen V. Bizkaia Txapelketan

Arrizabalaga eta Osés, txapelarekin.
Arrizabalaga eta Osés, txapelarekin.

Olatz Arrizabalaga eta Uxue Osés pilotariak nagusitu dira ostiral honetan Amaia Aldai eta Nora Mendizabalen aurka jokatutako esku-pilotako emakumezkoen V. Bizkaia Txapelketako finalean. Partida Bizkaia Frontoian jokatu da, eta azken markagailua 22 eta 21 izan da.

Lorea Bilbao Ibarrak, Euskara, Kultura eta Kirol diputatuak, jarri dizkie txapelak pilotariei.

Era berean txapelketako hirugarren eta laugarren postuak jokatu dira, kasu honetan Leire Garai eta Andrea Capellán eta Madalen Etxegarai eta Enara Gaminde, bikoteen artean. Capellán eta Etxegarai izan dira irabazleak.

Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatutako esku-pilotako emakumezkoen V. Txapelketa urtarrilaren 13an hasi zen Bizkaia Frontoian. Txapelketak urtarrilaren 20an jarraitu zuen, Bizkaia Frontoian. Hirugarren jardunaldia Zallako Frontoian izan zen, urtarrilaren 28an.

Bizkaia Frontoian jokatutako txapelketaren moduko ekimenekin foru erakundeak kirola babestearen eta, aldi berean, emakumeak kirolean duen parte-hartzea indartzearen aldeko apustua garatzen jarraitzen du. Torneoaren aurkezpenena, Lorea Bilbao diputatuak nabarmendu zuenez, "esku-pilotako emakumezkoen Bizkaia Txapelketa 2018an sortu zen eta orduko helburua mantentzen dugu gaur ere: atzoko, gaurko eta biharko andrazko pilotariak aintzat hartzea eta egiten duten lana balioan jartzea, egunero entrenatzen baitira eta esfortzu handia egiten baitute kantxan zein kantxatik kanpo euren onena emateko. Eta bosgarren edizio honetan, helburua berbera da. Izan ere, pilotari eta palista horiek eredu bihurtzea gustatuko litzaiguke, gero eta emakume eta neska gehiagok pilotan jokatzea erabaki dezaten, gure kirol hau indartzen lagunduz".

2023-02-13T18:53:03+01:00
En directo
Onda Vasca En Directo