Buscar
Bizkaia

Artazu Bekoa auzoak bi igogailu bertikal izanog ditu

Igogailu berriak Artazu Bekoa auzoan
Igogailu berriak Artazu Bekoa auzoan

Bilboko Artazu Bekoa auzoak igogailu bertikal berri bi izango ditu. Horrela adierazi du Bilboko Udalak 1.289.104,5 euroko aurrekontu-partida onartu ostean. Proiektuaren lizitazioa datozen egunotan aterako da eta behin adjudikatutakoan eta obrak hasitakoan, hamar hilabeteko epean egin beharko dira.

Artazu Bekoa etxebizitza-multzoa A8 autobiaren –auzoaren goiko aldean– eta Errekalde-Larraskitu errepidearen arteko desnibela gainditzen duen hegalean dago. Kale paralelo batzuek osatzen dute zona hori, eta kale horien artean desnibel handia dago. Zehazki, eremuaren beheko eta goiko aldeen artean ia 18 metro daude.

Horregatik, igogailu horiek ezartzeak etxebizitza-multzoaren irisgarritasuna nabarmen hobetzea ekarriko du, auzoko plataformen arteko komunikazio-ardatz irisgarri bat sortuko baita. Gaur egun maldak gainditzeko eskailerak eta arrapalak daude.

Zehazki, lehehengo igogailua Artazubekoa etxaldeko beheko aldean jarriko da, 30. atariaren ondoan dagoen ezpondan. 7,26 metroko desnibela gaindituko du, eta 180º-ko bi geraleku izango ditu. Igogailuaren goiko irteera eta bidea metalezko pasabide batekin -15,72 metroko luzera izango du- lotuko dira.

Auzoko komunikazio-ardatz irisgarriarekin jarraitzeko, goiko aldean bigarren igogailu bat eraikiko dute, 29. atariaren ondoan dagoen zabalgunean. Honek ere 180º-ko geraleku bi edukiko ditu eta 8,9 metroko desnibela gaindituko du. Honako honetan, igogailuaren goiko irteera eta bidea metalezko pasabide batekin -9,11 metroko luzera izango du- lotuko dira.

Egituraren aldetik, igogailu biak nukleo bertikal baten bidez gauzatuko da, egitura metalikoa izango duena eta beira laminatuz estalita. 13 lagunentzako edukiera izango dute, eta bideoz zainduta egongo dira, eguneko 24 orduetan.

Gainera, eta osagarri gisa, espaloi irisgarri bat egingo da, bigarren igogailuaren goiko lehorreratzea autobidearen gaineko pasabidearekin lotuko duena.

2023-01-20T18:10:03+01:00
En directo
Onda Vasca En Directo