Nekazal sektoreak bizi duen egoera larriak bultzatu die ENBA EHNE eta UAGNko abeltzain eta nekazariei, gaur, Donostian, kontzentratzera.
200 pertsona inguru bildu dira eta adierazi egin dute ekoizpen kostuen igoerak haiengan duen eragin latza. Gipuzkoako Kale Nagusian, Mikel Arteagarekin, Gipuzkoako ENBA sindikatuko esne saileko arduradunarekin hitz egin dugu eta hark esan digu litroko 5 zentimo igo dela esnea ekoizteko kostua eta, hortaz, ekoizle asko negozioa uztea pentsatzen ari direla.
Hala ere, hori azkenengo erabakia izango litzatekela azpimarratu du Arteagak, orain, helburua Elikagai Katearen legea aplikatzea da eta, esnearen salmenta prezioa igotzea kostuak estaltzeko.