Buscar
Actualidad

Artisau flotako euskal ontziek hilabeteko geldialdi biologikoa hasi dute

Arrainkumeen ugaltzea erraztu nahi dute barruko uretako arrantza lekuetan
Euskadiko kofradiek 28.185 tona arrain jaso zuten 2021 urtean.
Euskadiko kofradiek 28.185 tona arrain jaso zuten 2021 urtean.

BERMEO

– Euskadiko artisau arran-tza flotako ontziek hilabeteko geldialdiari ekin diote. Urtarrilaren 15ean eten zuten jarduna eta ez dira berriz itsasoratuko datorren otsailaren 15era arte. Flota honetako on-tziek urtero egiten dute geldialdi hau urteko sasoi honetan kostaldetik hurbil dauden arrantza tokietan –Euskadiko barruko uretan, lehen hamabi itsas milatan– arrantza presioa murriztu eta artisau arrantzako flotak harrapatzen dituen espezieen arrainkumeen ugaltzea errazteko helburuarekin.

Arrantzan egiteko, otzarak, mallabakarra eta tresmallo sareak, tretzak eta esku-aparejuak erabiltzen dituzten ontziei eragingo die geldialdi honek. Gipuzkoako zein Bizkaiko ia portu guztietan daude artisau flotako ontziak. Hondarribia, Pasaia, Donostia, Orio, Getaria, Mutriku, Ondarroa, Lekeitio, Elantxobe, Bermeo, Lemoiz, Plen-tzia, Santurtzi eta Zierbenan hain zuzen ere. Ontzi txikiak dira, eta porturatzen duten kopurua txikia bada ere, merkaturatzen duten arraina kalitate handikoa da eta freskoa, oso freskoa. Bizi-bizi heltzen da portura. Izan ere, denbora-tarte txikia igarotzen baita arraina ontziratu eta porturatu bitartean. Lebatzak, barbarinak, itsas zapoak, berdelak, eta beste hainbat espezie arrantzatzen dituzte euskal kostaldetik hurbil dauden arrantza lekuetan.

Europako Batasuneko Arrantza Politika Bateratuaren funtsezko helburuetako bat da itsas baliabide biologikoen ustiapen jasangarria bermatuko duen flota profesionala eta ekonomikoki errentagarria susta-tzea. Ahalik eta etekin handiena ateratzea da helburua, beti ere, ustiatutako populazioen oreka eta ingurune fisikoaren osotasuna arriskuan jarri gabe.

Testuinguru honetatan ezarri da atsedenaldi biologiko hori —Eusko Jaurlaritzako Arrantza eta Akuikultura zuzendariaren ebazpen bidez arautua—, ontzi horien arrantzak itsas ingurunean duen eragina murrizten laguntzeko.

Geldialdia bukatu ondoren, artisau flotako ontziak berriz itsasoratuko dira, eguraldia lagun badute behin-tzat. Martxoaren 1etik aurrera, berdelaren arrantzaldiari ekingo diote, urtero egiten duten bezala. Aurten, gainera, azken urteetako arrantza kuotarik handiena izango dute. Horretaz gain, berdelaren prezioak gorakada handia izan zuen azken urtean eta arrantzaldi honek garrantzi handia hartu du Euskadiko baxura flotarentzat.

arrain gutxiago baina garestiago

Euskadiko kofradiek 28.185 tona arrain jaso zuten 2021 urtean, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena sailak emandako datuen arabera. Kopuru hori aurreko urtekoa baino %4,7 txikiagoa izan arren, arrainaren balioa %16,2 handiagoa izan da, 67,4 milioi eurokoa hain zuzen. Izan ere, Bizkaia eta Gipuzkoako portuetan saldutako arraina aurreko urtean baino garestiago saldu da, legatzaren kasuan izan ezik. Nabarmentzekoa da berdelaren prezioak izan duen gorakada, aurreko urtean baino %37,2 garestiago saldu da-eta. Hegaluzeari dagokionez, Euskadin saldutako 7.802 tonen batezbesteko prezioa 4,18 eurokoa izan da, %17 garestiago. Bokartari dagokionez, prezioaren garestitzea %27,5ekoa izan da eta sardinaren kasuan %17,5ekoa.

Urtero legez, hegaluzearen arran-tzaldiak eman ditu emaitzarik onenak euskal baxura flotarentzat. 9.935 tona harrapatu zituzten Gipuzkoako eta Bizkaiko atunon-tziek, aurreko urtean baino 135 tona gehiago. Hala ere, Euskadin porturatutako kopurua gutxitu egin da, euskal ontziek arrain gehiago saldu dutelako Kantauriko beste portu batzuetan, 2.370 tona, El Musel, Aviles, Burela edota Laredoko portuetan hain zuzen ere. Guztira, Espainiako banderako ontziek 17.000 tona inguru arrantzatu zituzten eta kopuru horren %55 inguru euskal ontziek harrapatutakoa izan da.

Antxoaren kanpainari dagokionez, euskal ontziek harrapatutako 6.958 tonatatik, 3.177 Euskadiko portuetan saldu zituzten, aurreko urtean baino %14 gehiago. Beste 3.780 tona Kantauriko beste portu batzutan lehorreratu zituzten, 2021ean baino %29 gutxiago, Santoñan, El Muselen eta Laredon batez ere.

Berdelarekin gertatzen den bezala, euskal arrantzaleek azken urteetan baino antxoa gehiago arrantzatu ahal izango dute aurten. Izan ere, orain arte Bruselak kuotaren zati bat kentzen zion Espainiari urtero, 2009 urtean berdel gehiegi harrapatu izanagatik ezarritako isuna ordain-tzeko. Aurten, ordea, berdel eta antxoa kuota osorik arrantzatu ahal izango dute. l

Etiquetas
2023-01-30T07:19:03+01:00
En directo
Onda Vasca En Directo