Normaltasunaren etorreraren adierazle izan behar ziren Loinatz Jaiak jai beltzak bilakatu dira, igandeko goizaldean, 20 urteko neska batek pairatutako sexu-erasoa eta gero.
Beasaingo bihotzean, Zaldizurreta plazan gertatu zen bortxaketa, neskak salaketa jarri zuen eta, momentu honetan Ertzaintzaren eskuetan geratu da ikerketa.
Gipuzkoako Kale Nagusian herriko alkatearekin hitz egin dugu, Leire Artolarekin, zeinek udalak egiten duen salaketa adierazi digun. Bestalde, Artolak esan digu arratsaldeko 19:00etan Erauskin plazan egingo dela elkarretaratze bat erasoa salatzeko eta biktimari babesa adierazteko.