Pandemiaren ondorioz Aste Nagusiko ekitaldiak berriro martxan jarriko dira bi urte hauek berreskuratzeko. Ekitaldi horien artean “Bertako Metal, Pop Rocka-Metal, Pop Rock Local” 35. edizioa beteko da abuztuaren 20tik 27ra. Aurten 16 kontzertu apartekin ospatuko dira eta, bereziki, emakumeen presentzia azpimarratuko da.
Kontzertuak bitartean izango dira, biak barne, erakusketaren egoitza izango den Bilborock Aretoko agertokian. Aurreko edizioetan bezala, egunean bi kontzertu izango dira, 20:00etan eta 21:00etan, eta sarrera doakoa izango da aretoa bete arte.
Erakusketaren edizio honen aurkezpenean, Itziar Urtasun Lankidetza, Bizikidetza eta Jaietako zinegotziak, taldeetako zenbait ordezkari ondoan zituela, gogorarazi du “35 urte geroago, Erakusketak estiloak uztartzen eta ikus-entzuleak harritzen jarraitzen duela. Gure eskerrik beroenak Aste Nagusiko festa-hitzordu honetan parte hartzen duten entzule leialei eta, jakina, edizio honetako kartela osatzen duten 16 taldeei”.
Aste Nagusiko lehiaketa honen bidez, Bilboko Udalak talde gazte eta ez-profesionalen lana bultzatu eta euren talentua zabaltzeko plataforma izan gura du, baita sortzen ari diren talde eta artisten proposamenak zuzenean doan entzuteko esperientzia eskaini ere.
Erakusketaren ezaugarri gisa, edizio berri honetan genero ugari egongo dira musikaren bidez irudikatuta. Aukeratutako talde eta artisten artean –76 taldek hartu dute parte guztira– emakumez osatutakoak edo kideen artean emakumeak dituztenak nabarmentzen dira, 16tik 7. Euskarari dagokionez, hiru dira letretan euskara erabiltzen duten bandak.
EUSKAL HERRIKO LEKU GUZTIETATIK
Eta jatorriari dagokionez, zortzi talde Bilbotik datoz, bi Ezkerraldetik (Barakaldo), hiru Eskuinaldetik (bi Getxotik eta bat Mungiatik) eta gainerakoak Bermeo, Arrigorriaga eta Durangotik.
Oraingo honetan ere, epaimahaiak taldeen eta artisten kalitate handia nabarmendu gura izan du, bai eta haien jatorriaren aniztasuna ere; izan ere, hainbat taldek nahasketa eta aniztasuna erakusten dute eta Bizkaiko hainbat herritako, Etxebarri, Maruri-Jatabe, Portugalete, Sestao, Trapagaran edo Urdulizko, eta Arabako, Nafarroako edo Madrilgo kideak dituzte.
Bere historian zehar, egungo musika panoraman erreferentziazkoak diren dozenaka artista eta taldek parte hartu duten Erakusketa, ezinbesteko hitzordu bihurtu da lurraldeko musikarientzat. Bilboko Udalak helburu horrekin jarri zuen martxan 1985ean, horietako askorentzat garaipen-aukera izateko.
Izan ere, Platero y Tú, We Are Standard, Penadas por La Ley, Zodiacs, Gora Japon, Zea Mays, Idi Bihotz, Athom Rumba, Audience, Los Brazos, Memoria de Pez, Porco Bravo, Eureka Hot 4, Ainara Legardon, Smile, Rise To Fall, Unbreath, Eneko Mobydick, Rubia, Maren, La Basu, Dekot, Zazkel… eta genero horietako musikaren munduko 528 izen ezagunek lehen pausoak eman dituzte, eta ezagutzera eman dira “Aste Nagusiko Bertako Metal, Pop Rocka-Metal, Pop Rock Local” lehiaketatik igaro ondoren.
Erripako kaia, Unamuno plaza, Areatzako pasealekua eta Bailen kalea izan dira lehiaketa horren agertokiak. Gaur egun Bilborock Aretoan egiten da, eta aurten hiriko kultur jarduerak 25 urte beteko ditu. Lehiaketak METAL FOR THE CREWen eta Beste Jack Kultur Elkartearen laguntza du.