Aste Nagusiaren edizio berri honetarako, Bilboko Udalak musika klasikoko egitarau osoa berreskuratu du musika klasikoko 8 kontzertuen bitartez. Ekitaldiak munduko hainbat lekutako bakarlari, abesbatza eta orkestrak harreratuko ditu abuztuaren 20tik, larunbatetik, hurrengo larunbatera, hilaren 27ra, bitarteko arratsalde guztietan, 20:30etik aurrera, Gizakundearen elizan.
Musika klasikoko ziklo berri horretan Miriam Zubieta sopranoak, Alejandro Larraga baritonoak eta Leyre Lisarria pianistak jarriko dituzte lehen akordeak abuztuaren 20an, larunbatean.Gasteizko Bakarlariak boskoteak karteleko hitzordu nagusietako hori igandean, hilak 21, joko dute.
Ondoren, Passamezzo Antico eta haren obra etorriko dira: “La Follia de Vivaldi. Locura y Paz en el barroco italiano” astelehenean, hilak 22. Emanaldi paregabea eta berezia izango da, eta bertaratzen direnei taldea osatzen duten hiru euskal musikarien handitasuna erakutsiko die. Guztiak Europako musika-zentro ospetsuenetan trebatutakoak dira.
Kataluniatik Satisfacshow iritsiko da asteartean, hilaren 23an, ikuskizun unibertsala, musika, keinu antzerkia eta umorea, adin, nazionalitate eta kultura guztientzako. Eta Kordobatik etorriko da Emin Kurkchyan gaztearen pianoa, ostiralean, hilak 26, bertaratuko direnen gozagarri.
Euskal artistei dagokienez, musika klasikoa Arteus Orkestraren ahotsek abuztuaren 24an, asteazkenean, eta Rossini Abesbatza osatzen duten berrogei ahotsen musikak ordezkatuko dute, azken hori hilaren 27an, larunbatean. Izan ere, “genero txikiko” obrak eta egileak modu berrituan, atseginean, dibertigarrian eta adin eta publiko guztien eskura zabaltzea Bilboko abesbatza horren DNAren barruan dago. Eurak itxiko dute musika klasikoko kontzertuen edizio berri hori.
Jatorri euskaldunarekin, baina asturiar ñabardurekin, Cadenza Quartet ostegunean, hilak 25 iritsiko da Hirira. Saxofoi laukotea 2020ko urrian sortu zen, taldekideek prestakuntza horrek eskaintzen dituen aukera artistikoak ezagutzeko zuten interes komunari esker.
MUSIKA KLASIKO PROGRAMAZIOA
Lekua: Gizakundearen eliza
Ordua: 20:30ean
- Larunbata 20: Miriam Zubieta, Alejandro Larraga eta Leyre Lisarria
- Igandea 21: Gasteizko Bakarlariak Taldea
- Astelehena 22: Passamezzo Antico
- Asteartea 23: Satisfacshow
- Asteazkena 24: Arteus Orquesta
- Osteguna 25: Cadenza Quartet
- Ostirala 26: Emin Kurkchyan
- Larunbata 27: Rossini Abesbatza