Buscar
Bizkaia

Asteazkenean hasiko da VillaSoundBilbao lehiaketaren edizio berria

Martxoaren 9an hasiko da VillaSoundBilbao jaialdiaren edizio berria.
Martxoaren 9an hasiko da VillaSoundBilbao jaialdiaren edizio berria.

Datorren asteazkenean, martxoak 9, 16 eta 30 urte bitarteko gazteen sorkuntza-lanak sustatzeko helburu duen VillaSoundBilbao jaialdiaren edizioari hasiera emango zaio. Beti bezala, kontzertuak Bilborocken egingo dira.

Bilborock kontzertuak

Lehenengo fasean, Epaimahaiak, proposamenen artean, 12 banda eta bakarlari hautatu ditu, eta aukera izango dute martxoko ostegunetan Udalaren areto horretan jotzeko:

Martxoaren 9an

  • Sofia V (Bizkaia)
  • Ziris (Nafarroa)
  • NKO (Bizkaia)

Martxoaren 16an

  • Lova Lois (Bizkaia)
  • Lemak(Gipuzkoa)
  • Hxdesz (Bizkaia)

Martxoaren 23an

  • Deñe (Gipuzkoa)
  • Julen (Gipuzkoa)
  • Marban (Bizkaia)

Martxoaren 30ean

  • Ithaka (Gipuzkoa)
  • Calathea (Bizkaia)
  • Entropia (Araba)

Kontzertu guztiak 20:00etan hasiko dira, eta sarrera librea izango da, lekua bete arte.

Parte hartzaileen ezaugarriak

Edizio honetan, 78 taldek eta bakarlarik eman dute izena parte hartzeko. Hautatutako 12en artean, 6 banda Bizkaikoak dira, 4 Gipuzkoakoak, 1 Nafarroakoa eta 1 Arabakoa.

Banda horiek osatzen dituzten 36 pertsonen artean, 9 emakumeak dira (% 25), eta gainerako 27ak (% 75) gizonak. Ehuneko horiek izena emandako guztienak baino handiagoak dira; azken horien artean % 15 eta % 85 da gizon eta emakume arteko banaketa.

Kantuetan erabilitako hizkuntzei dagokienean, gaztelania da nagusi (% 53,8), eta ondoren euskara (% 38,4), eta gero ingelesa (% 7,6). Hautatutako bakarlarien eta bandetako kideen batez besteko adina 23,6 urte izan zen, izena emandako taldeen guztirakoaren batez bestekoa baino txikiagoa ( 25,2).

VSB Mentoring

Kontzertuen ostean, 6 talderik edo bakarlaririk onenak hautatuko dira VSB Mentoring formazio-programa batean parte hartzeko; laguntasuna eskainiko zaie, hala, 2023ko maiatzetik irailera bitartean, eta hautatutako taldeen edo bakarlarien beharrizanen araberakoa izango da formazio hori.

VSB Mentoring programaren formazio-aldi horren bidez, talde eta bakarlariak sustatu eta bultzatu nahi dira, tresnak eta aholkularitza espezializatua emanez, beren jarduera profesionalizatu ahal izan dezaten.

Prestakuntza, hala, profesionalek emango dute, eta hainbat gai jorratuko dituzte. Hala nola: sare sozialetan edukiak ekoiztea, ekoizpen teknikoa, zuzeneko interpretazioa hobetzea eta optimizatzea, jabetza intelektuala edo eskubideak kudeatzea eta sustatzea, kontzertuak, birak eta enpresa sustatzaileekiko harremanak.

VSB Tour

VillaSoundBilbao, beraz, VSB Tour delakoarekin amaituko da 2023aren amaieran. Formazio eta laguntasun aldiaren ostean, parte hartzen duten sei bandetako bat hautatuko da, kontzertu bana eman dezan Estatuko 4 hiritan, 2023ko azken hilabetean zehar.

Xedea da banden proiekzioa bultzatzea, beste leku batzuetako banda gazteekin sinergiak sortzea, eta pertsonen talentua Bilbotik kanpo ere zabaltzea. Iaz, Alai, bira horretarako hautatutako bakarlariak, Madrilgo, Bartzelonako, Valentziako eta Sevillako 4 jaialdi eta lokal ospetsutan jo zuen.

2023-03-05T16:01:03+01:00
En directo
Onda Vasca En Directo