Gipuzkoa

Astelehenean hasiko dira Villabonako Olaederra kiroldegiko teilatuko obrak

Proiektu honen bitartez gaur egungo teilatuak dituen arazo larriekin amaitu nahi du udal gobernu taldeak
Kiroldegiko teilatuak hartuko duen itxura berria. | ARGAZKIA: N.G.

Astelehenean hasiko dira Amasa-Villabonako Olaederra Kiroldegiko kantxa gaineko teilatua guztiz eraberritzeko lanak. Proiektu honen bidez, gaur egungo teilatuak dituen arazo larriekin amaituko da eta estalki berria ezarriko da.

Gaur egungo kiroldegiko teilatuak dituen hiruki formak eta metakrilatozko xaflek arazo ugari sortzen dituzte: pitzadurak, itoginak, negutegi efektuagatik tenperatura altuak, haizearekin xaflak altxa eta lurrera erortzeko arriskua, eta abar. Horregatik mantenu lan handia behar izaten da, kostu ekonomiko altuarekin. Udal gobernu taldeak irtenbide integral bat ematea erabaki du eta teilatua erabat eraberritzeko proiektua onartu du.

Obra zein eraikuntza enpresak egingo duen erabakitzeko esleipen publikoaren prozedura amaituta, Cubiertas y Pinturas Hergar SL enpresak lortu du udalaren kontratazioa. Aurrekontua guztira 344.749,32 eurokoa izango da eta gehienez hiru hilabeteko luzapena izango du obra osoak. Udalak Gipuzkoako Foru Aldundiak kirol instalakuntzak eraberritzeko duen dirulaguntza lerrora aurkeztuko du proiektua eta dirulaguntza garran-tzitsu bat eskuratzea aurreikusten du. Beraz, obra honen ondorioz, Olaederra kiroldegiko kirol-kantxa nagusia itxita egon beharko da ia hiru hilabetez.

07/01/2023