Buscar
Gipuzkoa

Astigarraga | Astigarragak herri galdeketa egingo du Sagardoetxearen inguruan

Alkatea, Elhuyar eta Sagardoetxeako ordezkariekin.
Alkatea, Elhuyar eta Sagardoetxeako ordezkariekin.

Astigarraga – Atzo, Astigarragako alkateak, Xabier Urdangarinek, urte amaieran edo urtarrilean Sagardoetxearen etorkizuna erabakitzeko galdeketa bat antolatuko dela jakinarazi zuen.

"Hamabost urte igaro dira museoa sortu zenetik eta jauzi kualitatibo bat emateko garaia iritsi da. Baina Sagardoetxea berri bat sortzeak inbertsio handia suposatzen duenez, instituzio askorekin hitz egin behar denez eta proiektua epe erdi-luzekoa denez, herriari lan hau aurrera eramatearen alde dagoen galdetu nahi diogu", azpimarratu zuen.

Herri galdeketa ospatzeko lehen urratsa, uztaileko Udal Osoko Bilkuran onartzea izango da. Tartean ere, herri galdeketaren jarraipena egingo duen berme-taldea osatuko da, non Astigarragako Udaleko hiruzpalau ordezkarik, Sagardun Par-tzuergoko bi ordezkarik eta bizpahiru herritarrek osatuko duten.

Herri galdeketa hau aurten, Elhuyar Fundazioaren laguntzarekin, aurrera eraman den hausnarketa prozesuaren azkeneko pausoa da. Izan ere, Astigarraga sagar eta sagardoaren kulturaren erreferente izateko bidean hausnarketa taldeak landutako proposamena galdeketara eramango du.

Urtean zehar egindako hausnarketan 25 lagunek parte hartu dute, gehienak eragile eta elkarteetako ordezkariak, eta proposamen bat landu dute. Hiru saioen ondoren, atera duten ondorio nagusia Sagardoetxea sagastiaren ondoan kokatu behar dela da eta proposamen berri eta zabalagoa behar duela izan.

Proposamen bat, herri lorategian lurperatuta egotea da. Baina, oraindik proiektua idatzi gabe dago, beraz, ideia bat besterik ez da.

Sagardoetxeako zuzendariak, Joxe Mari Alberrok, aditzera eman zuenez, museoaren kokapen egokiena sagastiaren inguruan da, sagarra eta sagardoaren ziklo osoa ikus daitekeelako.

Alkateak ere, kokapen honen aldeko beste puntu batzuk aipatu zituen: erdigunean dago, merkataritzaren ondoan eta autobusez iritsi daiteke ere.

Urdangarinek azaldu zuenez, gaur egungo Sagardoetxea txiki geratu da. "Gaur egun museoak duen poten-tzialitate guztia ezin dugu garatu. Aukera asko dauzka", azpimarratu zuen. Orain dastaketak kultur etxe zaharrean egiten dira, egur taillako tailerrean, eta dokumentazioa jaso-tzeko artxibo eta erakustoki egokirik ez dago.

2019an 11.000 bisitari jaso zituen museoak eta urtetik urtera ikastetxeen bisitak gora doaz.

Egindako hausnarketan ekipamendua sagastiaren ondoan kokatu behar dela eta proiektua zabalagoa behar duela izan ondorioztatu da

2021-07-09T08:19:03+02:00
En directo
Onda Vasca En Directo