Buscar
Gipuzkoa

Astigarraga: Oialume errekastora isurketa beltzik ez

Oialume auzoa.
Oialume auzoa.

Gaur egun, Astigarragako Oialume auzoko ur beltzak zuzenean bertatik igaro-tzen den errekastora isurtzen dira. Alabaina, aste honetako Tokiko Gobernu Batzarrean hartutako erabakiaren ondoren, arazo hau konponduko da.

Izan ere, auzoan saneamendu-sare bat eraikiko da. Obra proiektuan PVCzko kolektore bat egitea proposatzen da, Oialume errekastora urak isuri aurretik dagoen kolektorea geldiaraziko da, irtengune-putzu bat egingo da eta kolektore berria errekastoaren ibilguaren azpitik bideratuko da.

Aipatu bezala, saneamendu hori egiteko obra proiektua Tokiko Gobernu Batzordeak onartu zuen, URAren, Uraren Euskal Agentziaren, jarraibideekin. Lizitazioaren aurrekontua ia 169.000 eurokoa izango da (BEZ barne).

Udalaren hitzetan, ekimen honekin “Oialume errekastoaren ingurumen baldintzak nabarmenki hobetuko dira, uraren kalitatea areagotuz eta errekastoan bertan eta inguruko bioaniztasuna hobeto babesteko aukerak zabalduko dira”.

Bestalde, Oialume auzoaren bizi kalitatea eta ingurumen baldintzak hobetuko dituen beste erabaki bat hartu da aste honetan; kasu honetan argiteriari dagokionez.

Tokiko Gobernu Batzarrak udalerriaren zati bateko kanpoko argiteria ordezteko kontratazio espedientea eta esleipen prozedura hastea onartu zituen. Guztira 93 argi-punturen gainean jardungo da LED teknologia ezarriz: Oialume bidean, Kale Nagusian (Anuska eta Zapiain sagardotegiaren artean) eta Apeztegi plazaren inguruan. Gainera, beste lau argi-puntu berri gehituko dira Arrobitxulo auzoan argi maila hobetzeko. Aurrekontua ia 83.000 eurokoa da (BEZ barne). Jarduera honen bidez, energiaren %80 inguru aurreztu nahi da ordezkatutako luminarietan.

Bestalde, Murgiako parkeko argi-maila ere hobetuko da, puntu berriak gehituz, biztanleen eskakizun bati erantzuteko.

Ekintza horiek amaitzean, herrian dauden 1.800 argi-puntuen %62 LEDera aldatuta egongo da.

2022-09-30T19:34:02+02:00
En directo
Onda Vasca En Directo