Astigarragako Udalak herritarren artean ongizate emozionala sustatzeko asmoz, Ongizate emozionala eta autozainketa doako ikastaroa martxan jarriko du 2023an.
Urtarriletik ekainera eta irailetik abendura egingo da tailerra. Hilean bina saio egingo dira, hamabostean behin, asteartero 18.00etatik 20.00etara, kultur etxe zaharrean. Lehen saioa 2023ko urtarrilaren 10ean egingo da.
Abenduaren 16ra bitartean eman dezake izena edozein astigartarrek, plazak bete arte. Plazak izen-emate ordenaren arabera banatuko dira eta lehentasuna Astigarragan erroldatutakoek izango dute.
Izena emateko edo zalantzak argi-tzeko, berdintasuna@astigarraga.eus helbidera idatzi edo 638 206 586 zenbakira deitu daiteke. Izena emateko udal webguneko formularioa bete daiteke ere.
Formatzailea Saioa Garmendia izango da, ongizate emozionalean, coach pertsonalean, emozioen kudeaketan, adimen emozionalaren garapenean eta mindfullness-ean aditua (saioagarmendia.com).
Tailerraren helburua bizitza osasuntsu, zoriontsu eta betea lortzeko baliabideak ematea eta probatzea da. Beraz, ikastaroak nork bere kezkak partekatzeko eta nork bere burua behatzen eta hobeto ezagu-tzen ikasteko gune bat eskainiko du. Ongizate emozionala izatea da bizi-tza osasuntsu, zoriontsu eta betea lortzeko oinarria. Estresa gero eta hedatuago dagoen gaitza da; horregatik, inoiz baino garrantzitsuagoa da nork bere burua zaintzea.