Gipuzkoa

Astigarragak Mintzalagun ekimenean izena emateko epea zabaldu du

Urrian lau talde sortu ziren astero Ikatza edo Sagartxo tabernetan biltzen direnak
Mintzalagun talde bat. | ARGAZKIA: OSKAR GONZALEZ
Mintzalagun talde bat. | ARGAZKIA: OSKAR GONZALEZ

Urtea hastearekin batera, dagoeneko osatuta dauden Mintzalagun taldeetan parte hartzeko aukera zabaldu zaie Astigarragako herritarrei. Urrian zabaldu zen lehen izen-ematea eta lau talde sortu ziren herrian. Harrezkero, martxa onean ari dira taldeak; astero-asteroko jardunean.

Lau talde

Hauek dira talde bakoitzaren asteroko hitzorduak: Sagartxo tabernan, 11.45ean, ostegunetan eta Ikatza tabernan, 10.00etan, eta 18.00etan ostegunetan eta 18.00etan astearteetan.

Inork ekimenean parte hartzeko interesa izan bai, baina ordutegi horietan ezingo balu, talde berriak sortzeko aukera ere aztertuko da. Horretarako, garrantzitsua da izena ematerako garaian norberak adieraztea zein ordutegi eta egunetan dagoen libre.

Doakoa

Mintzalagun ekimenean parte-hartzea doakoa da. Helburua da elkarrekin modu informalean astero euskaraz ariko diren mintzataldeak osatzea. Aisialdi giroan, euskaraz praktikatzeko aukera ederra da.

Gurasolagun ekimena

Herriko mintzapraktika egitasmoen baitan, Gurasolagun ekimena ere martxan da. Ekainera bitartean, ostegunero elkartuko dira hainbat familia; Kontxa Etxeberria Plazan, 16.45etik 17.45era bitartean.

Guraso orok parte har dezake; euskaraz hitz egiteko gogoa baino ez da behar. Gurasoen arteko giroa euskalduntzeko, euskara maila hobetzeko, guraso euskaldunen sarea zabaltzeko edo lagunartea zabaltzeko helburua du.

Izen-ematea

Izena eman nahi duenak edo informazio gehiago nahi duenak 607 610 687 telefono zenbakira deitu dezake edo astigarraga@aek.eus helbidera idatzi.

'Egin nirekin ere euskaraz!'

Euskararen erabilera sustatzeko helburuarekin, UEMAk lehen aldiz 2023ko azaroan ekin zion Egin nirekin ere euskaraz! kanpainari, euskaldun arrazializatuen inguruko aurreiritziak gainditzeko asmoarekin.

Beste herrialdeetatik Euskal Herrira etorri, euskara ikasi, eta jendaurrean aritzen diren tabernariak, zerbitzariak eta dendariak dira aurtengo kanpainaren oinarria, eta horiekin erdaraz hasten diren euskaldunen aurreiritziak gainditzea da helburua.

Kanpaina honen abiapuntuan kulturartekotasuna udalerri euskaldunetan egitasmoa dago.

2025-02-21T17:37:04+01:00
En directo
Onda Vasca En Directo