Buscar
Gipuzkoa

Astigarragako merkatariek sariak banatuko dituzte

Haurrentzat jolas-parkea jarriko dute bihartik aurrera herriko hiru plazetan
Aurreko urte bateko haur parkea.
Aurreko urte bateko haur parkea.

Aurten ere, Astigarragako Astiko merkatari elkarteak Gabonak alaitu eta girotzeko hiru jarduera antolatu ditu, gaztetxoen zein helduen gozamenerako, herrian kontsumitzen dutenak saritzeko: Gabonetako zozketa, Mari Domingi eta Olentzerori eskatutako oparitxoen zozketa, eta, haur eta gaztetxoen jolas-parkea.

Jarduera horiek egiteko, Astigarragako Udalaren zein Eusko Jaurlari-tzaren Merkataritza, Turismo eta Kontsumo sailaren dirulaguntza jaso du elkarteak.

Kontsumitzaileen arteko zozketari dagokionez, hilaren 20tik dago martxan. Oraingo honetan, parte hartzen ari den establezimendu bakoitzak hainbat sari zozketatuko ditu haien bezeroen artean: Gabonetako saskiak, establezimenduetako produktuak, erosketa-baleak...

Zozketan parte hartzeko, herriko dendek, tabernek eta zerbitzuek txarteltxoak banatuko dituzte kon-tsumizio baten truke, eta bezeroak momentuan bertan jakingo du sariduna den ala ez.

Bestalde, abenduaren 24ra bitartean Astigarragako hainbat saltoki eta zerbitzu establezimendutan Mari Domingi eta Olentzerori eskatutako oparitxoen zozketan parte hartzeko aukera egon da. Horretarako, etxeetan banatutako gutunak bete eta saltoki horietan jarritako kutxetan utzi behar ziren. Gaur, jasotako gutun guztien artean zozketa egingo da.

Azkenik, aurreko bi jarduerekin batera, Astigarragako haur eta gaztetxoei zuzendutako jolas-parkea jarriko dute aurten ere. Bihartik abenduaren 30era zabalik egongo da 11.00etatik 14.00etara eta 17.00etatik 20.00etara.

Aurrekoetan bezalaxe, hiru gunetan jarriko dira atrakzioak: Kontxa Etxeberria plazan, Norberto Almandoz plazan eta Joseba Barandiaran plazan. Sarrera doan izango da.

Urnieta

Bestalde, Gabonetan Urnietako establezimenduetan kontsumoa sustatzeko eta udalerria dinamizatzeko helburuz, On Bizi merkatarien elkarteak opari-txekeen kanpaina berri bat jarri du abian.

Horrela, kanpainako establezimenduetan erosketaren bat egiten duten pertsonek txartel bat betetzeko aukera izan dute eta opari txekeen zozketan parte hartuko dute.

Herritarrek urtarrilaren 8ra arte dute txartelak eskuratzeko aukera. Ondoren, establezimendu bakoitzak 150 euro banatuko ditu opari txekeetan, eta horretarako zozketa egingo da urtarrilaren 9an. Hasiera batean 205 euro banatuko zituela komunikatu zen, baina establezimendu gehiago atxikitu direnez, kantitatea 150era aldatu da azken unean.

2022-12-28T05:59:03+01:00
En directo
Onda Vasca En Directo