Bizkaia

Ateak ireki ditu Txurdinagako 'Gure zaharrak' adinekoen zentroak

Txurdinaga auzoan kokatutako 'Gure zaharrak' zentroaren inaugurazioa.

Txurdinaga auzoan kokatutako 'Gure zaharrak' izeneko adinekoen zentro berriak ateak ireki egin ditu dagoeneko. Ostiral honetan, martxoak 17, BIlboko alkate Juan Mari Aburtok zentroa inauguratu egin zuen.

Alkateak, hala, Julián Ruiz elkartearen Zuzendaritza Batzordeko presidentea eta adinekoen elkartearen gainerako ordezkariak izan ditu lagun, bai eta Juan Ibarretxe eta Iñigo Zubizarreta Gizarte Ekintzako Saileko zinegotziak eta Itziar Urtasun Lankidetzako, Bizikidetzako eta Jaietako Saileko zinegotzi eta Barrutiko Presidentea ere, udal korporazioko beste kide batzuen artean.

Udalak Udal Etxebizitzak udal-entitatearen lokala egokiarazi du, zeina Julián Gayarre kalean baitago eta "Gure Zaharrak" adinekoen elkarteak dinamizatuko baitu (2019an sortu zen, eta gaur den egunean, 400 kide baino gehiago dauzka, Bilboko auzo horretakoak).

Gune berri horretan abian jarraraziko diren jarduerak, besteak beste, honako hauek dira: yoga, oroimena, mahai-jokoak eta kultur ekitaldiak. Ekimen horiez gain, beste batzuk jarriko dira martxan baita ere.

Edadetuen elkarteentzako laguntza

Bilboko Udalak, urtero, dirulaguntzak ematen dizkie Uriko adinekoen elkarteei; aurtengo ekitaldian, 900.000 euro daude izendatuta aurrekontuan.

Dirulaguntza horien bidez, zahartze aktiboa sustatu nahi da, eta osasuna eta gizartean eta komunitatean parte hartzea eragiten duten programak bultzatu. Era berean, asmoa da norberaren autonomia eta bizi-kalitatea sustatzea, eta bizi-ohitura osasungarriak indartzea eta bakardade-egoerak eragoztea kolektibo horretan.

20/03/2023