Atxega Jauregia Usurbilen dagoen jatetxea da eta bertara joan gara Onda Vascako Ezkongaien Astea ondo bukatzera. Bertan, Javier Bejaranok, sukaldeburuak, errezetak prestatu dizkigu eta azaldu digu zer modutan antolatzen den sukaldea ezkontza dagoen egunean.
Ostera, mahaiaren beste aldean egon den Mikel Garmediarekin izan gara, Garmendiak aurten ospatu ditu zilarrezko ezkontzak eta ehun gonbidatu baino gehiago izan ziren Atxegan. Bestalde, Pilar Arzadun ere izan dugu gurekin, bera zerbitzuburua da eta aretoaren antolaketaren berri eman digu. Azkenik, Esther Fernándezek eta Maider Uriartek DJ bilakatu dira eta ezkontza batean falta ezin diren abestiak jarri dituzte.