Gipuzkoa

Atzegi boluntario bila dabil

55 boluntario berri lortu nahi dira egun dauden 350 lagunei batzeko
Atzegi
Atzegi boluntario bila dabil
Escuchar
00:33

Atzegik 60 urte baino gehiago daramatza desgaitasun intelektuala duten pertsonen alde lanean, familien ahaleginari eta ehunka boluntarioren lanari esker. Urte horietan guztietan helburu bat lortzeko egin duten lan: pertsonen eta haien familien bizi-kalitatea hobetzea, eta gizartean parte-hartze aktiboa sustatzea eta hori lortzeko 350 lagun dituzte. Baina familiak hazi behar du eta, horrexegatik, boluntario bila dabiltzate Atzegin.

Onda Vascako Gipuzkoako Kale Nagusian Atzegiko presidentearekin hitz egin dugu, Ainhoa Fizekin, berak azaldu du aurtengo kanpainak 55 urtetik gorako pertsonengan duela ikusmira.

"Orain duzu aukera" da sentsibilizazio-kanpainaren izenburua eta, Fizek azaldu moduan, 50 urtetik gorako pertsonak bilatzen dira, "historikoki, Atzegin boluntariotza egin duten pertsonak gazteak eta ikasleak izan dira nagusiki baina azken urteetan beste adin-tarte bateko pertsonak ere batu dira". Belaunaldi horrek, oro har, denbora libre gehiago du, eta adin aldetik Atzegin dauden pertsonen adin tarte berean daude.

Kanpaina Antzoki Zaharrean egingo den ekitaldi batekin amaituko da Gipuzkoako eskualde guztietan aurkeztuko den kanpainarako aurreikusitako ekintzen artean, Atzegiko familiek 4.000 kartel jarriko dituzte boluntariotza egiteko modu ezberdinak erakusteko

23 DE OCTUBRE:

  • ZARAUTZ (Txolarte, 18:15 h)
  • AZPEITIA (Txolarte, 18.00h)

24 DE OCTUBRE:

  • ARETXABALETA (Arkupe, 18.00 h)
  • HERNANI (Ayuntamiento, 18:00 h)
  • BEASAIN (Ayuntamiento, 18:30 h)

25 DE OCTUBRE:

  • LEGAZPI (Ayuntamiento, 19:00 h)

27 DE OCTUBRE:

  • ERRENTERIA (Niessen, 13:00 h)

28 DE OCTUBRE:

  • TOLOSA (Tinglado, 18:00 h)

29 DE OCTUBRE:

  • HONDARRIBI (18:30 h)


Aurten, halaber, informazio-liburuxka bat eta bideo bat diseinatu diutzte, boluntario batzuen egunerokotasuna islatzeko.
Kanpainaren amaierako ekitaldia azaroaren 5ean izango da, 18:30ean, Donostiako Antzoki Zaharrean. Bertan, kanpaina aurkezteaz gain, atzera begiratuko dute azken urtean bizitako guztia errepasatzeko. Bertara joan nahi dutenek atzegi@atzegi.eus helbidera idatz dezakete edo 943 42 39 42 telefonora deitu gonbidapenak eskatzeko.

2024-10-23T12:18:09+02:00
En directo
Onda Vasca En Directo