Iaz ospatu behar zuen Atzegik 60. urteurrena baina, egoera zela eta, 2021eko abendurako utzi behar izan dute. Egun berezia izango da abenduaren 20 Atzegi osatzen duten pertsonentzat, bai adimen desgaitasuna dutenentzat eta bai, egunero, pertsona hauek laguntzen dituztenentzat: Atzegizaleak.
Aurten atzegizaleak izan dira urteurrena ospatzeko sortutako kanpainaren protagonistak eta horien inguruan hitz egin dugu Gipuzkoako Kale Nagusian Ainhoa Fizekin, Atzegiko familien laguntzarako teknikariarekin.
Fizek gonbidatu gaitu atzegizale egitera eta esplikatu digu zeintzuk diren eman beharreko pausuak.