Actualizado hace 8 minutos
Emakume “modernoa”, bizi-tza pertsonalean zein artistikoan “berritzailea”, “berezia” eta izaera propio “oso indar-tsua” zuen. Hitz horiekin deskribatu dute Maria Paz Jimenez pintore abangoardista (Valladolid, Espainia, 1909 - Donostia,1975). Haizea Barcenilla eta Ane Lekuona Artearen Historiako doktoreek argi zuten Jimenezen ibilbidea marrazteko erakusketa bat egin behar zutela. Horregatik, 133 artelan bildu eta Misterioa argi-tzea erakusketa sortu dute. Donostiako Kubo aretoan ikusgai dago. “Informazio asko egon arren, jatorrizko iturriak hartu eta gure irakurketa propioa egin nahi izan dugu. Artearekiko eta arte sistemarekiko zuen harremana ulertzen saiatu gara”, azaldu du Barcenillak.
Pinturaz gain, jakingura handiko pertsona zenez, interes ugari zituen. Hala nola, frantsesa, filosofia, geologia, astronomia eta poesia gustuko zituen. Gainera, autodidakta izan zen esparru askotan. Horrez gain, ijito familia feminizatu batetik zetorren; horregatik, erreferentzia ugari aurki daitezke, batez ere, hasierako artelanetan. Familiak flamenkoarekin lotura estua zuen: Milagros -izeba- eta Margot -lehengusina- dantza irakasleak ziren, Mario -lehengusua- musikaria eta Rosario -ahizpa- dantzaria. Ahizpak flamenkoan esperimentatu, eta Jimenezen erakusketa batzuetan dantzatu zuen. Tradizioa eta modernitatea uztartzen zuten ahizpek.

Maria Paz Jimenez. Aro, paloma y flor. 1948-1950. San Telmo Museoa.
Gaztetatik maite zuen marraztea; hala ere, pintatzen hasi zenerako ezkonduta zegoen eta ama zen. Garai horretarako bitxia da emakumeek kontrako ibilbidea egiten zutelako; hau da, ezkondu, haurrak izan eta ibilbidea profesionala albo batera utzi. Gainera, ohi baino beranduago egin zuen bere lehenengo bakarkako erakusketa: 1943an izan zen. Buenos Aireseko Arte Ederren Udal Aretoan aurkeztu zituen bere lanak. Arte kritikariek “surrealismo esoterikotzat” eta “surrealismo zuritzat” hartu zituzten obrak. Ordurako, hogeita hamalau urte zituen eta Argentinan bizi zen. EscuelasLibresen eta Mercedes Rodigué de Soto Acebal irakaslearekin ikasi zuen. Argentinan, erbestean, egon zen 36ko gerra piztu zenean; Frantziara joan zen lehenago, eta Argentinara ostean.
1945ean familiarekin Buenos Airesetik Donostiara itzuli zen. Diktadura betean bueltatu ziren arren, ibilbide artistiko osoan zehar 36ko gerra hasi aurreko begirada modernoa mantendu zuen. 1945etik 1949ra sortutako obretan ijito komunitateak hartu zuen leku gehien. Objektuen zein izenburuen bidez komunitateari eta kulturari egindako lekua azpimarratu du Lekuonak: “Askotan gertatu zaigu ez ditugula hauteman, baina Amuge elkartekoek kode garrantzitsuak eman zizkiguten obrak ulertzeko. Adibidez, monigote gehienek ile luzea daukate, eta askotan elkarri orrazten diote ilea. Beste batean, Reklinatorioa jartzen du eta Amugeko emakumeek esaten ziguten aulki flamenko bat zela”.
Buenos Airesen garatu zuen batez ere surrealismoa; baina, aurretik, Donostian eta Madrilen trebatua zen horretan. Surrealismoan hazi eta hezi zen arren, ertz asko landu zituen Jimenezek. Barcenillak nabarmendu du jakin izan zuela nola erantzun garai bakoitzeko eztabaida artistikoei. Aldi berean, uste du “oso ausarta” izan zela “erabaki propioak” hartu zituen emakume bat izan zelako: “Informalismoa egin zuenean 50. hamarkadan eta 60. hamarkadaren hasieran, nahiko arrakastatsua zen ongi zihoakion, baina momentu batean erabaki zuen hori ez zela beraren-tzat pozgarria, krisi bat izan zuen eta garai horrekin horrenbeste bat egiten ez zuen arren, estilo berri batekin hasi zen”

Maria Paz Jimenez. Aro, paloma y flor. 1948-1950. San Telmo Museoa.
Estilo berri bat aipatzen duenean,espazialismoaz mintzo da Barcenilla. Krisia izan zuenean pintatzeari utzi, eta gogoa berreskuratzean olio-pintura teknika lan-tzen hasi zen. Horren bidez, eszena abstraktu monokromatikoetan sakondu zuen eta tolesdurak, uzkurdurak, korapiloak eta irekidurak aztertu zituen. Lan egiteko modua ere aldatu zuen eta lanketa “pentsatuagoan” eta “prozesualagoan” sakondu. Filosofiarekiko, zientziarekiko eta astronomiarekiko zeukan zaletasuna ere islatzen zuen urte horietan.
Informalismoagatik eta abstrakzioarengatik ezaguna izan da gehien bat; hala ere, erakusketako arduradunek nabarmendu dute garai guztiak izan zirela garran-tzitsuak. Horregatik, hasierako urteetan figurazioan egindako lana nabarmendu dute. “Figurazioari arreta gutxiago eskaini zaio kontsideratu delako pixka bat naif edo femeninoa zentzurik peioratiboenean. Hau da, ez dela interesgarria inozenteegia delako”, esan du Barcenillak. Gaineratu dute gutxi ikertu den, eta aldi berean aztertzeko ezaugarri asko dituen, garai bat dela.
Argitik itzalera Bere garaian artearen munduan “oso ezaguna” eta “arrakastatsua” zela esan du Lekuonak. Izan ere, abstrakzioaren aitzindarietako bat izan zen eta Gipuzkoako funtsezko agente kulturala. Horrez gain, Jimenezek ekarpen handia egin zion Euskal Herriko arteari, eragin handia izan zuen artista gazteengan, sareak landu zituen eta estrukturak eman zizkien artistei. Horregatik, Barcenillak azpimarratu du Euskal Herriko artearen historia beste ertz ba-tzuetatik begiratzeko modu bat dela erakusketa: “Euskal Herriko artea ez da bakarrik eskultura, Maria Paz euskal artista bat izan zen eta ijitoa den pertsona baten artea ere euskal artea da”.

Maria Paz Jimenez. Aro, paloma y flor. 1948-1950. San Telmo Museoa.
Hala ere, Euskal Herriko artearen historian ez zaio bere lekua aitortu eta azkeneko hogeita hamar urteetan urte luzez egindako ibilbidea ahazten joan da. Antolatzaileek sentitzen dute artearen munduan ibiltzen diren berrogeita hamabost edo hirurogei urtekoek Jimenez ezagutzen zutela, baina publiko orokorrak edo artearen munduan ibiltzen diren adin horretatik beherakoek ez. “Jendeak uste du gaur egun ezaguna ez delako, bere garaian ez zela izan eta hori akats bat da”, esan du Barcenillak.
Ez dute argi zein faktoreek eragin zuten horretan, baina zenbait teoria dituzte. Horietako bat da noiz hil zen Jimenez; zehazki, 1975. urtean. “Hil zenean gaur egungo museo sistema eta bildumak egituratzen eta fintzen doaz. Orduan, berarekin belaunaldian zeuden artistek hurrengo hamarkada izan zuten beraien ibilbidea legitima-tzeko eta ezagunak izaten jarrai-tzeko”, esan du Lekuonak.
Horrez gain, Gipuzkoako Gaur taldean ez egoteak ere eragina izan zezakeela uste dute. Zenbait artistek sortu zuten Gaur taldea; hala nola, AmableAriasek, Edurardo Txillidak, Jorge Oteizak eta Jose Luis Zumetak. Xedea zen garai horretako molde estetiko eta artistiko konbentzionalak apurtzea eta abangoardia berri bat sortzea. Jimenez taldeko kideen laguna zen arren, hortik kanpo geratu zen, eta uste dute emakumea eta besteak baino zaharragoa izateagatik izan zitekeela. Hala ere, ez dute argi taldean ez egoteak zenbat pisu izan zuen: “Gaur taldeak izugarrizko lekua izan zuen artearen historian, baina guk ez dugu bere zilegitasuna edo ez zilegitasuna horren arabera egin nahi”.
Ijitoa izateak horretan izan zuen eragina aldiz zalantzan jartzen dute jende askok ez zekielako ijitoa zenik. “Kontuan hartu behar dugu ezkondu zenetik emakume burges bat zela”, azaldu du Lekuonak. Gaineratu dute asko jokatu zuela ijitoa izaterekin, eta garaiaren arabera, gehiago edo gutxiago aipatzen zuela obretan. Lehenengo garaietan, esate baterako, erreferentzia gehiago egiten dizkio komunitateari: “Igual jende askok ez zekienez, agian ez zion eragin, baina beste kontu bat da artearen munduan sartzeko horrek zer-nolako eragina izan zuen”, esan du Barcenillak.

Imagen María Paz Jiménez. Izenburu ezezaguna Título desconocido, c. 1966 1968. Ga... EgañaMaria paz Jimenez. Izenburu ezezaguna. 1966-1968. Galeria Michel Mejuto.
Artelanen atzealdea
Erakusketarako bildu dituzten obra gehienak San Telmo museoak utzitakoak dira. Gainerakoak, Kutxa fundazioak, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Bilboko Arte Ederren Museoak eta Artiumek egindako ekarpenak dira. Bizirik zegoelarik egindako lan guztien jarraipen profesionala egiten zuen; hau da, argazkiak ateratzen zizkien artelanei, argazkiak bidaltzen zizkien arte kritikariei eta kritikak gordetzen zituen. Hala ere, ez zegoen prestaketa bat hil ostean ondare guztia kudeatzeko eta ez zegoen obra bakoitza non zegoen jasotzen zuen erregistrorik.
Asko dira guztira bildu dituzten obrak, eta erakusketaren komisarioen harridurarako ezagutzen ez zituzten asko. Hermanamayor [Ahizpa nagusia] adibidez, sarreran dagoen figura aztoragarri bat da. Asko maite dugun obra bat da, baina, aldi berean, distantzia batetik begiratzen diogu”, kontatu du Lekuonak. Horrekin batera, zenbait obren atzean dauden istorio “polit” asko deskubritu dituzte. Adibidez, laguna zuen Marixa artistarekin egindako artelan trukaketak aipatu dituzte. Istorio horien bidez, Jimenez nolakoa zen eta nola harramantzen zen hobeto uler-tzeko aukera izan dute. Ondorioztatu dute saretze lanetan “trebea” zela, eta harremanak ezartzeko “erraztasuna” zuela.