Actualidad

Aurrerapenik ez saltoki handien hitzarmenaren negoziazioan

Euren proposamena “motz” geratu ote den onartu du patronalak eta birplanteatzekotan dira
Hainbat pertsona merkataritza-gune batean erosten. | ARGAZKIA: E.P.

Madril – Beste hainbaten artean El Corte Inglés, Carrefour eta Ikea enpresak biltzen dituen Banaketa Enpresa Handien Elkarte Nazionala (Anged), eta sindikatuak, 260.000 langileri eragiten dielarik Estatuko handiena den saltoki handien hitzarmen berria negoziatzen jarraitzen dute, soldaten arloan aurrerapen handirik egin gabe.

Inolaz ere, Feticok jakinarazi zuenez, saltoki handien patronalak onartu omen du beraien proposamena “motz” geratu dela, eta datozen asteetan birplanteatu nahi duela.

“Soldatak dira hitzarmen honen negoziazioaren gakoa”, nabarmendu zuen sindikatuak, joan den astean Angedek, saltoki handien hitzarmen berriaren indarraldian, erosteko ahalmena %10 hobetzeko konpromisoa hartu ondoren.

“Soldaten arloan aurrerapen argirik izan ez arren, langileak motiba-tzeko bultzatzaile izan dadin, soldaten gainean jarduteko kontzientziazioan aurreratu dugu”, adierazi zuen Feticoko idazkari nagusi Antonio Pérezek, jarraian gaineratuz, sindikatuaren helburua hitzarmen hau Estatuko arau-testu erreferen-tziazkoa bihurtzea dela.

“Bizirik dagoen hitzarmena izan beharko du; eta, besteak beste, berdintasunaren, genero-indarkeriaren eta kontziliazioaren arloetan langileen premien errealitatea egokituko duen behatoki bat izan beharko luke.

Gainera, enpleguko pentsio-plan baten inplementazioa ere aztertu beharko luke, eta turismo handiko eremuetako udalen kontzesioek igandeetan eta jaiegunetan eragiten duten lan-igoerari zorrotz erantzuteko modukoa izan”.

Angedek azaldu zuenez, zehazki %2,5eko soldata-igoera aurreikusten da ekitaldi honetarako, eta indarraldiko azken urtera arte bermatutako igoera linealak, hitzarmenean gutxieneko soldata-igoera finkoa %7ra iritsi arte.

Horrez gain, Angedek enpresa-emaitzak zuzenean eta urtez urte partekatzearen aldeko “apustu argia egin du”.

Azaldu zuenez, sektoreko salmentak eta ordainsariak eskutik joango dira, igoera aldakorrak taula jakin batzuetan islatuz, gehienez ere %3ko gehigarrira iritsi arte.

“Hitzarmena indarrean egongo den bitartean, erosteko ahalmena %10 hobetzearen konpromisoa hartu du Angedek langileekin, zailtasun handiko bi urte hauetan soldatak izoztea eta enpleguari eustea paraleloan gertatu ostean.

Nolanahi ere, %10 hori bermatuta geratuko da, ordainsari aldakor finkagarririk ez legokeen kasuetarako aparteko berme bat ezarriz. Konpromiso bateratua dela azpimarratu zuen El Corte Ingléseko patronalak, sindikatuek aurreko zenbait hitzarmen kolektibotan eskatutakoaren ildotik, eta ez duela kontuan hartzen jarduerarekin lotutako kostuen gorakada “neurrigabea” (energia, logistika, produktuak edo lehengaiak, besteak beste).

Bestalde, Fetico, Valorian, CCOO eta UGT sindikatuek osatutako mahai sozialak “irmoki” arbuiatu du Angeden proposamena. Sindikatuek %18ko soldata-igoera proposatu dute lau urtean, urteko %4,225ekoa; gainera, horri gehitu nahi diote lanaldia 1.758 ordura jaistea, egungo 1.770en aldean, hitzarmena sina-tzean %4,5eko zenbateko ez-finkagarria ordaintzea, eta jaiegunak eta igandeak murriztea.

EN DATOS

10%

Patronal. Se ha comprometido a un 10% de ganancia del poder adquisitivo durante la vigencia del nuevo convenio de grandes almacenes.

18%

Sindicatos. Plantean un incremento salarial del 18% en cuatro años, a razón de un 4,225% anual, a lo que se suma una bajada de jornada a 1.758 horas, frente a las 1.770 actuales, un pago único a firma de convenio de una cantidad no consolidable del 4,5% y una reducción de los festivos y domingos.

12/02/2023