Buscar
Gipuzkoa

Aurten bai, Euskal Jai!

Zarauztar askok eta askok pasa zuten eguna erromerian dantza egiten baserritarrez jantzita.
Zarauztar askok eta askok pasa zuten eguna erromerian dantza egiten baserritarrez jantzita.

Baserritarrez jantzita esnatu zen Zarauzko herria atzoko egunean. Bazuten gogoa horretarako. Irailaren 9a beti dute egutegian borobilduta zarauztarrek, Euskal Jai eguna beti da berezia kostako eskualdean. Gainera, aurtengoa, bereziagoa izan zen. Alde batetik, pandemia ondoren euskal festa bueltatu zelako eta, bestetik, atzoko eguna jai eguna zelako Gipuzkoa osoan.

Goizean goiz usaintzen zen festa giroa Dianarekin. Ondoren jende andana biltzen hasi zen Goiztarrek taldearen irteera ikusteko. Bertan, garai bateko pertsonaiak irudikatu zituzten kalez kale eta txistulari, trikitilari, dultzainero eta Irurengo tunturroekin kaleak alaitzen aritu ziren.

Behin kuadrilla askok karrozak aterata eta kaleak beteta, sagardoa, txakolina, taloak... dastatzeko aukera izan zen toki askotan. Ekitaldi nagusienetako bat izan zen 11.45ean Alproja taldearen irteera. Jende mordoa ibili zen kaleetan zehar taldea ikusten. Gero, 12.00tan Munoan Alproja taldea gelditu zen antzezlana egiten, guztiek eguraldia lagun zutela.

Bitartean, Musika plazan eta Lege Zaharraren enparantzan erromeriak egon ziren bertan zegoen jendea dantzan jartzen. Zarauztar gazte askok bat egin zuten eta beraien esanetan, “bazen garaia Euskal Jai eguna bueltatzeko. Guztiok geuden gogoz hau ospatzeko eta aurreko asteetan zehar egin ditugun karrozak erakusteko. Bertan egun osorako janaria eta edaria daukagu sartuta”.

Poza nagusi Zarauzko Euskal Jaietan!" author="Iker Azurmendi"]

Aurtengoan, Karroza bakarra

Karroza desfilea izan da beste urteetan beste ekitaldi nagusienetako bat. Baina aurtengoan karroza bakarra aurkeztu zen desfilera, Jose Luis Lasa eskultorearena. 80 urte ditu eta bi metroko karroza egin zuen, balearen harrapaketa agerian uzten zuena. Horrekin, garai batean itsasora-tzen ziren zarauztar baleazaleei omenaldia egin zien. Balea, marinelek eramaten zuten ontzia, itsasoko kakaloteak... nabarmentzen ziren karrozan. Gainera, Roke Etxaberen izena ere ikus zitekeen. Etxabe izan zen 1878. urtean Zarautzen harrapatutako azken balearen ontziko patroia (eskeletoa Donostiako Aquariumean ikus daiteke). Lasak beti erakutsi nahi izan du karrozeetan zer edo zer belaunaldi berrikoek ikasteko.

Zarautz ia osoa parrandan zegoen bitartean, zerbitzariak lanean ibili ziren jo eta ke. “Espero genuen bezala, jende asko eta asko hurbildu da gaurko egunean herrira. Zarauztarrez gain, inguruko kuadrilla eta familia asko etorri dira eguna pasa-tzera. Hala ere Pilarrean beste urteetan karroekin arazoak izan ditugu, pilatu egiten baitziren. Aurten, zortea izan dugu eta eguraldiak lagundu ditu, orduan karro horiek ez dira aterpean egon behar”, adierazi zuen Itsaski tabernako nagusia den Iker Martinek. Bere esanetan, beste egunetan baino sagardo eta txakoli gehiago sartu zituzten hozkailuetan eta inoiz baino pintxo gehiago egin zituzten badaezpada ere.

Bazkaltzeko orduan hustu ziren kaleak apur bat eta zarauztarrak tabernetan eta elkarteetan geratu ziren. Arratsaldean dantzatzen jarrai-tzeko asmoz indarrak hartzen eta egarria kentzen atsedena egin zuten.

17.30ean bete zen, gehiago, berriz ere Musika plaza. Izan ere, bertatik kalejira irteten zen eta ondoan (Lege Zaharraren enparantzan) zegoen Lasaren karrozarekin Iñurritzaraino joan ziren.

Gauzak horrela, 20.00etan Iñurri-tzan Lizarrako Larrain Dantza herrikoiak jarraitu zuen eta ordu erdi beranduago kalejirakoek buelta egin zuten Musika Plazara. Azken ekitaldia Trikiteens erromeriarekin izan zen 22.30ean, egun osoan beteta egon zen Munoa plazan.

2022-09-11T07:25:03+02:00
En directo
Onda Vasca En Directo