Gipuzkoa

Auskalo aisialdi taldea Udalarekin bilduko da datorren astean

Antigua auzoan lokal baten bila dabiltza eta 2000 sinadura baino gehiago lortu dituzte
Auskalo aisialdi taldea Udalarekin bilduko da datorren astean
Escuchar
00:21

Duela 34 urte, Matia Kalean dagoen elizapeko lokala auzokideentzako txokoan bilakatu zen. Bertan, bere sorreratik auzotarrak biltzeko ekintzak egin izan dira: zinea, astialdi taldea, katekesia edo AEK-ko euskaltegia, besteak beste. Auskalo Aisialdi Taldeak gazteei bideratutako, irabazi-asmorik gabeko, ekintzan egin izan ditu bertan, baina, irailatik aurrera ezin izango dute bertan jarraitu. Antiguoko parrokiak arazo ekonomikoak zituenez, lokala alokatu behar du. 

"Bost hilabete ditugu lokala uzteko" kontatu digu Gipuzkoako Kale Nagusian Amaia Etxeberriak, Auskaloko koordinatzaileak, elizako parrokoak aisialdi taldekoei esan zien duela bi urte, diru beharra zela eta, lokala saldu edo alokatu beharko litzatekela, horiek horrela, duela hilabete bat jaso zuten lokala uzteko eskaera, ezuste bat izan zen "bagebekien utzi beharko genuela noizbait, baina ez hain azkar".

Etxeberriak berria jaso zutenetik emandako pausoak azaldu dizkigu Onda Vascan. Lehendabizi gotzaindegiarekin lokalarena negoziatzen saiatu ziren, baina gotzaindegiak udaletxearen betebeharra zela esan zuen eta Auskalokoak udalarekin jarri ziren harremanetan.

Bitartean, haien eskaerak indarra izan zezan, eskaera bat zabaldu zuten lokalaren auziaren konponketaren alde jendeak sinatu zezan, momentuz, 2.000 sinadura baino gehiago lortu dituzte. Hurrengo astean bilduko dira Auskalkokoak udal taldearekin eta bilera horretara jasotako sinadura guztiak eramango dituzte. Helburua da iraila baino lehen lokal bat izatea jarduera guztiak egiteko eta, egun, elizaren lokalean dituzten gauza guztiak leku berri horretara mugitu ahal izateko zuzenean.

17/05/2024