Liher talde donostiarrak 2016an hasi zuen bere ibilbidea. Ordutik euskal musikaren panoraman leku propioa lortu du, bere rock-a eta estilo konfundiezinari esker. Lide Hernandok jartzen die ahotsa berak idatzitako letrei eta horregatik berarekin hitz egin nahi izan dugu kaleratu duten abesti berriaz.
"Eramaten" kantuarekin zera planteatzen digute: Probatu al duzu zure burua barkatzen? "Hutsa zen Helmuga" diskoan hasitako bideari jarraipena ematen diote, kantu intimista eta goxo batekin, 2023an iritsiko direnen aurrekari.