181 kasu abiatu dira Bilboko Udalak 2020ko abenduaren 23an hamalau auzo-tailerrak martxan jarri zituenetik. Kasu guzti horietatik 124 kasutan bakarrik erdietsi da konponbide gogobetegarria.
Eta kasurik gehien abiatu dituzten ikuskaritzak Errekaldekoa (41) eta Ibaiondokoa (40) izan dira; eta, ehunekotan, kasurik gehien amaitu dituzten ikuskaritzak Begoñakoa (% 87,5, 32 kasutatik 28), Udaletxekoa (% 85,5, 26 kasutatik 22), Errekaldeko (% 83, 41 kasutatik 34) eta Deustukoa ( % 100, 4 kasutatik 4) izan dira.
Bi urte horietan landu diren kasuen kopurua oso antzekoa da: 90, 2021ean, eta 91, 2022an.
Herritarren segurtasuna eta bizikidetza-gatazkak
Segurtasunari buruzko auzo-tailerretan abian jarri diren kasuetatik, Herritarren Segurtasunari buruzko gaiak % 43 izan dira (181 kasutatik 78), eta bizikidetza-gatazkak % 57 (103).
Bizikidetza-gatazken artean, usuen gertatzen direnak hauek dira: zaratari buruzkoak, kalean edateko egiten diren elkarretaratzeak, bide-segurtasunaren ingurukoak, kalez kaleko salmentari buruzkoak, jaregindako abereak, auzokoek eragiten dituzte eragozpenak, liskarrak edo garbiketari buruzko kontuak. Joan deneko bi urte honetan landu diren 103 kasuetatik, % 66 (68 kasu) konpondu dira dagoeneko.
Herritarren Segurtasunaren inguruko kasuetan, hainbat gai sortu izan dira, hala nola ebasketak eta lapurretak, erasoak, exhibizionismoa, mehatxuak edo trafiko xehea. Arlo horretan konponbidea lortu deneko kasuen ehunekoa % 72 da, 56 kasu konpondu direlarik abiatutako 78etatik.
Foro iraunkorrak eta foro irekiak
Tailer bakoitzaren barruan, herritarren ordezkaritzako foro iraunkor bat eta herritar guztiei irekitako foro bat daude. Baina, gainera, arazo zehatzetarako lantalde bereziak sortzeko aukera ere badago, baldin eta Udaltzaingoko aginteek hala eskatzen badute edo herritarrek eskatzen badute.
Foro Iraunkorrak 10-12 kidek osatzen dituzte, auzoak ordezkatzen dituzten auzo-elkarteen ordezkarien eta udaltzainen artean. Foro horiek hilean behin batzartzen dira eskuarki, eta, bilkura horietan, irekitako kasuak ebaluatzen dira, ebatzitakoak ixten, eta berriak abiatzen. Foro horietan, uriko 95 elkartek parte hartzen dute jarraitasunez, eta garbi erakusten dute Udalak zer jarrera irmoa duen komunitate-poliziaren eta gertuko poliziaren alde.
Aldian-aldian, Foro Ireki bat egiten da, eta segurtasun-tailerrari dagokion eremuko herritar guztiak gonbidatzen dira. Foro ireki horiek bertan behera utzi behar izan ziren pandemian zehar, eta 2022ko lehen hiruhilekoan abiatu dira berriro.
2022an zehar, tailerrek 73 bilera egin dituzte, eta foro irekiek, guztira, 20 saio.
Auzoko tailerren antolaketa eta funtzionamendua
Lehenengo tailerra Otxarkoagan eratu zen, eta 2018tik dago abian. Ondoren, Errekaldekoa abiatu zen, 2019ko otsailean. Biak landu ziren 2019ko udazkenean, Bilboko Udaltzaingoaren 175. urteurrenaren kariaz, Euskalduna Jauregian egin ziren jardunaldietan, eta, landu ere, herritarren segurtasunaren arloko jardun-molde egokien eredu moduan.
Ondoren, beste hauek jarri ziren abian: San Frantziskokoa (San Frantzisko, Zabala eta Bilbo Zaharra auzoetarako), 2019ko abenduan; Zorrotza eta Abando auzoetakoa, 2020ko urtarrilean; eta Zazpi Kaleetakoa (Atxuri, Iturralde, Zazpi Kaleak eta Solokoetxe), urte horretako otsailean.
2020an, Uribarrikoa sortu zen (Castaños, Matiko, Loruri eta Uribarri auzoak), martxoaren hasieran. Geroago, urrian, lau eratu ziren; Santutxukoa (Bolueta eta Santutxu hartzen ditu), Deustukoa (San Pedro, Deustuibarra eta Arangoiti), Indautxukoa eta Iralakoa (Iralabarri eta Ametzola).
Azkenik, 2020ko azaroan, San Adrian-Miribillako tailerra sortu zen, eta Basurtukoa, eta urte horretako abenduan bururatu zen tailerrak abian jartzeko bidea, San Inaziokoa abian jarrita.