Gipuzkoa

‘Azaroa, Zientziaroa’ hasiko da ostiralean

Ana Zubiagaren ‘Aldaketa genetikoak’ hitzaldiak inauguratuko du Lemniskataren zikloa

Azaroa denez, Lemniskatak, Goierriko Zientzia Sare Herrikoiak, Azaroa, Zientziaroa zikloa martxan jarri du. Ekimen honen baitan, hitzaldiak izango dira, baita erakusketa, liburu eta argazki lehiaketak ere.

Ostiral honetan, azaroaren 4an, emango zaio hasiera zikloari, Ana Zubiagaren Aldaketa genetikoak hitzaldiarekin. Igartza Jauregian izango da, 19.00etan.

“Zubiagaren ikerketa-eremua Biologiak eta Minbiziaren Genetikak bat egiten duten tokian kokatzen da. Zelula-zikloaren erregulazio genetikoa eta minbizian eta ehun-endekapenean duen inplikazioa aztertzen ditu”, azaldu du Lemniskatak.

03/11/2022