Azpeitia motorrak berotzen ari da inauteriekin duen hitzorduari begira.
Martxoaren 2an Eleganteen Eguna ospatuko da eta, azkenengo urteetan bezala, inudeen eta artzainen danborrada burutuko da.
Entseguak
Bi entsegu programatu dira Itsasi dantza elkartearen egoitzan otsailaren 21ean eta 27an, 20.00etan, danborrada prestatzeko. Danborradan parte hartzeko nahikoa da entseguetara joatea, baina gomendatzen da Azpeitiko Udaleko Kultura Sailean izena aurrez ematea (tf. 943.157.068) antolakuntza lanak errazteko.
Itsasiko figuranteen konpartsan parte hartu nahi dutenek, bestalde, itsasieuskalkulturtaldea@gmail.com helbide elektronikoan eman behar dute izena.
Azpeitiarrak jantzi dotoreekin aterako dira kalera Eleganteen Egunean
Jantzi dotoreekin aterako dira azpeitiarrak kalera Elegante Egunean beste behin
Iraganera bidaia
Datorren martxoaren 2an herrian ospatzen denaren berri izan gabe Azpeitian lurreratzen den bisitaria ez da bere harriduratik aterako.
Orain berrehun urte erabiltzen ziren estiloetako soineko dotoreekin jantzitako emakumez inguratuta aurkituko da. Gizonak ere Eleganteen Egunarekin bat egiten dute eta oso arraroa izango da bere etxetik alde egiten ez duen azpeitiarra traje dotore batekin, eta, hainbat kasuan, esmokina edo frakarekin.
Jai giro aparta
Kapelak eta orrazkera dotoreak ez dira faltako emakumeen artean, eta gizonen kasuan, txapelak, kapelak eta xisterak ere ikusi ahalko dira. Kaleko giroari gehitzen bazaio Udalak egun horretarako prestatu duen egitarau zabala, ez da harritzekoa izango milaka lagun biltzea beste behin Azpeitian Eleganteen Egunean.