Gipuzkoa

Azpeitia: Emakumeentzako ikastaro eskaintza zabala prestatu dute Azpeitian

Udaleko eta Emakume Txokoko ordezkariak Jabetze Eskoletako ikastaroen eskaintza berria aurkezteko egindako agerraldia. Argazkia: N.G.

Azpeitia – Azpeitiko Jabetze Eskolak emakumeen ahalduntzean eragiteko ikastaro eskaintza zabala antolatu du urteko lehen seihilekorako eta parte hartzeko interesatuek datorren astelehenetik hilaren 28ra arte izango dute izena emateko aukera Emakumeen Txokoan, 688 751 000 telefono zenbakira deituz edota emakumetxokoa@azpeitia.eus helbide elektronikora mezua idatziz.

Udaletik jakinarazi dutenez, urtarriletik aurrera, "sei ikastaro eta beste hiru ikastaroz osatutako katea" eskainiko da Emakume Txokoko Jabetze Eskolen baitan. Ikastaroak ondorengoak dira: Zoru pelbikoa lantzen; Gure Etxean burujabe, Etxearen eta gorputzaren zaintza ekologikoko ikastaroa; Menopausia: Hausnartzeko unea; Autodefentsa ziberfeminista (30 urtetik beherakoentzat); Zugandik (40 urtetik gorakoentzako) eta Mendi orientazioa.

Ikastaro katea, berriz, Feminismo anitzak: zaintzak, sentipenak eta sexualitatea izenburupean egingo da. Kate horren baitako hiru ikastaroak izango dira, Gorputza, natura eta komunitate-feminismoa; Ondo bizitzeko autozaintza eta Sentipenak eta sexualitateak izenburukoak, hain zuzen ere.

Ikastaroetaz gain, hiru hitzaldi eta liburu aurkezpen bat ere izango dira datozen hilabeteetan: Otsailaren 9an, Ainara Gorostizuk Amatasunetik emakumeak ahalduntzen ikastaroa eskainiko du; martxoaren 30ean, Irati Aizpuruak Indarkeria obsterikoaz hitz egingo du eta apirilaren 6an, Iñigo Etxezarretak Genero disidentzia zk hitzaldia emango du.

15/01/2022