Buscar
Gipuzkoa

Azpeitia: Erretiroa hartu duten udal langileei eskertza

Udaletxeko sail desberdinetan lan egin duten zazpi langileei aitortza egin die Udalak
Udal ordezkariak erretiroa hartu duten udal langileekin. | ARGAZKIA: UDALA
Udal ordezkariak erretiroa hartu duten udal langileekin. | ARGAZKIA: UDALA

Azken hilabeteotan erretiroa hartu duten langileak agurtu ditu Azpeitiko Udalak. Nagore Alkorta alkateak zein Leire Goenaga eta Aitor Bereziartua zinegotziek eskerrak eman zizkieten egindako lan guztiagatik. Alfon Lizarralde ingeniari teknikoa izan da 1982tik, Mailu Solaluze 1977tik kontuhartzailetzako administraria, Ima Epelde ere kontuhartzailetzako administraria izan da 1985etik, Jose Mª Iturzaeta brigadako lorezaina 1998tik, Asun Aizpuru idazkaritzako administraria 1980tik, Jose Mª Galarraga 1984tik liburutegiko teknikaria eta Arantxa Olaizola 1988 igerilekuko monitorea izan da.

Etiquetas
2023-01-27T00:56:03+01:00
En directo
Onda Vasca En Directo