Gipuzkoa

Azpeitia | 'Herri ekimena eta kooperatibismoa' gaia jorratuko dute urriaren 5ean Azpeitian

David Fernández, Kataluniako kontsultan bozkatzen. Argazkia: N.G.

Azpeitia – Sanagustin kulturguneak joan den ekainaren 25ean egitekoa zen baina hizlari baten baja-medikuaren ondorioz bertan behera geratu zen Herri ekimena eta kooperatibismoa jardunaldia hartuko du datorren urriaren 5ean. Partaidetza doanekoa da eta bertaratzeko interesa duten guztiek hilaren 28ra arte eman dezakete izena bestehamaikabizitzeko@gmail.com helbidera idatzita (izen-abizenak eta herria jarrita).

Sanagustin kulturguneak hamar urte Herri Batzordeak eta Kultiba kooperatibak elkarlanean antolatutako jardunaldi hori 9.30ean hasiko da eta bertan CUP-eko diputatu ohia den David Fernandez kataluniarra eta lau euskal esperientzitako ordezkariak mintzatuko dira.

Urriaren 5era prestatutako egitaraua abiatzeko, David Fernandezek Kooperatibismoaren balioak eta balioa hitzaldia eskainiko du. Horren ondoren kooperatibismoan oinarritutako esperientzia praktiko ezberdinak ezagutzeko parada izango da.

Hori dela eta, Azpeitiko Elikagunea proiektuaren sortzaileetako bat den Ioritz Aizpuruk Saltokiaz haratago, dastaketa eta heziketa gunea hitzaldia emango du; Mondragon korporazioaren parte den Erreka Groupe-eko Cristina Etxegoien Industria produkzioari buruz mintzatuko da eta Araialdeako Ekintza Faktoria proiektuaren ordezkaria den Gartzen Garaiok Eraldaketa soziala euskaratik eta euskaraz gaia jorratuko du. Azkenik, Goiener kooperatibako Naroa Elortzak Energia berriztagarrien sorkuntza eta kontsumoa hi-tzaldia eskainiko du.

Sanagustin kulturgunearen 10. urteurreneko Herri Batzordeak herritarrak eta Euskal Herriko eragile ezberdinak animatu nahi ditu jardunaldian parte hartzera.

22/09/2021