Buscar
Gipuzkoa

Azpeitia: Loiola + ibilbideak natura, kultura eta espiritualtasuna uztartzen ditu

Saninaziorekin harremana duten lekuak lotzen dituen ibilbide egitea proposatzen dute Azpeitian
Loiola + ibilbidearen aurkezpena. Argazkia: M.S.S.
Loiola + ibilbidearen aurkezpena. Argazkia: M.S.S.

Saninaziorekin harremana duten lekuak lotzen dituen ibilbide zirkularra sortu du Azpeitiko Udalak. Loiola + zailtasun ertain-txikiko ibilbideak 13,6 kilometro ditu eta natura, kultura eta espirialtasuna uztartzen ditu.

Egitasmoaren helburua da Azpeitian turismo eta aisialdi berriak sortzea. Inaziotar Urtearen baitan aurkeztu dute ibilbidea, baina urtemuga pasatuta ere erabilgarri izango da. Ibilbideari dagokionez, zailtasun ertain-txikia du eta 13,6 kilometroko distantzian 685 metroko desnibela du eta hiru orduan egin daiteke.

Ibilbideak lau mugarri nagusi ditu: Madalenako Ospitalea (ibilbidearen hasiera eta bukaera gunea), Egibar baserria, Loiolako Santutegia eta Oñatz auzoa. Ibilbidearen lanketa eta garapena Iraurgi Berritzenek egin du Jesusen Lagundiarekin elkarlanean. Ibilbide tematikoaren lau mugarri edo geldiguneak erraz identifikatu daitezke; izan ere, mendi-ibiltariak San Inazioren silueta irudikatzen duen totem bat aurkituko du lekura iristean. Totem bakoitzak ibilbidearen informazio praktikoa dauka.

Barnekotasuna lantzeko edo espiritualtasunean sakondu ahal izateko bitakora koaderno bat ere sortu da, Jesusen Lagundiak egitasmoari egin dion ekarpenari esker.

2022-12-20T20:00:02+01:00
En directo
Onda Vasca En Directo