Buscar
Gipuzkoa

Azpeitiko Ikastolaren Perdillegiko soinketa-gela berritzen ari dira

Karmelo Etxegarai ikastolak dituen beharrei erantzuna emango dio proiektu honekin Azpeitiko Udalak
Perdillegi kaleko eraikineko soinketa gelako obrak. | ARGAZKIA: AZPEITIKO UDALA
Perdillegi kaleko eraikineko soinketa gelako obrak. | ARGAZKIA: AZPEITIKO UDALA

Azpeitiko Karmelo Etxegarai Ikastolaren Perdillegi kaleko eraikineko soinketa-gela berritzen ari dira egunotan. Ondo bidean, lanak hiru hilabete inguruko iraupena izango dute eta martxoan amaitzea espero dute, ikasleek erabili ahal izateko.

Ikastetxeak dituen beharrei eran-tzun eta azpiegiturak berritu eta mantentzeko Azpeitiko Udalak eta Karmelo Etxegarai Ikastolak duten elkarlanaren baitan egiten ari dira lanak. Modu honetan, lehentasunak zerrendatzen dituzte instalazioak egoera onean mantendu ahal izateko. Kasu honetan, beharrezkoa ikusi da ikastetxearen Perdillegiko eraikinaren soinketa-gela eraberritzea eta proiektu hori aurten gauzatzea adostu zuten. Dagoeneko hasita daude lanean eta zenbait astez ez da erabilgarri izango espazio hau. Obra horien bidez, gelaren isolamendu energetikoa eta akustikoa hobetuko dira. Era berean, esku-hartzea baliatuko da argiteriaren instalazio osoa berri-tzeko, lurra aldatzeko eta aireztapena ere ezarriko da.

Construcciones Urbitarte SA enpresak hartu du lanen ardura eta berritze lanak gauzatu ahal izateko 235.403,01 euro inbertituko ditu proiektu honetan Azpeitiko Udalak. Lanak hasita daude eta martxorako bukatuta egotea aurreikusten dute.

2023-01-13T00:57:03+01:00
En directo
Onda Vasca En Directo