Buscar
Bizkaia

"B DE BILBAO" lana izango da Aratusteak iragarriko dituen kartela

Bilbao presenta la imagen del Carnaval 2023
Bilbao presenta la imagen del Carnaval 2023

Bilboko Aratusteak badaukate 2023 honetarako irudia. "B DE BILBAO" lana, Oscar Méndezena, izango da Aratusteak iragarriko dituen kartela. Aurten, jaien artean jairik zoroena eta alaiena otsailaren 17tik 21era ospatuko da. Beste behin ere, eta murriztapenik gabe, Bilbok, bost egunean zehar, publiko guztiendako ospakizunak, dibertsioa eta jarduerak izango ditu.

Eta, hala egingo du "B DE BILBAO" diseinuarekin, zeina Oscar Mendezek egin baitu, eta lehiaketan irabazle atera baita, beste sei finalistaren aurretik; izan ere, herritarrek emandako botoei esker gertatu da hala, zeintzuek azken erabakian % 66 adinako balioa izan baitute (aurrez aurre emandako botoen balioa % 33, eta online emandakoena % 33), eta halaber Epaimahairen irizpideari esker, zeinak gainerako % 33a adinako balioa izan baitu.

Itziar Urtasun Bilboko Udaleko Lankidetza, Bizikidetza eta Jaietako zinegotziak aurkeztu du gaur goizean kartel irabazlea prentsaurrekoan. Ondoan izan ditu edizio honetako Kartel Lehiaketako epaimahaia osatu duten kideak.

6 KARTEL FINALISTAK

Irabazle atera diren gainerako bost karteletako leloek ere agertzen dute haien sortzaileek erabili dituzten gaien inspirazioa: "Danza de Disfraces coloridas", "Don Diego Carnaval", "Ikonoa", "Sardinitas por aquí, Sardinitas por allá", eta "Carnacalles".

Aurreko edizioetan bezala, Epaimahaiak, hasiera batean, 2 kartel finalistak hautatu zituen aurkeztutako 125 lanen artean, zeintzuk hainbat jatorritakoak baitziren: Euskadiko hainbat lurraldetakoak, % 37,8 (Bilbo, % 12; Bizkaia, % 12,8; eta Euskadi % 12,8); Estatua, % 56,8, eta nazioartea, % 5,6.

Lehiaketa honen edizio honetan, Epaimahaia honako hauek osatu duten: Itziar Urtasun, Bilboko Udaleko Lankidetzako, Bizikidetzako eta Jaietako Saileko zinegotzia eta Jaien Batzorde Mistoko presidentea; Asier Abaunza eta Carlos David Garcia zinegotziak; Iñigo Iglesias, Bilboko Konpartsen ordezkaria; Esmeralda Hernando, blogaria eta dibulgatzailea; Aitor Arakistain, BilbaoArten irudi digitalaren tailerreko maisua; Alicia Fernández, Rekalde Aretoaren zuzendaria; Itsaso Jubeto, Txurdinagako Merkatarien Elkarteko ohorezko presidentea; eta Cristina Guezuraga, Sirope agentziaren zuzendari sortzailea.

Lehenengo hautaketaren ostean, hautatutako 6 proposamenen gaineko bozketa egin zen herritarren artean, aurrez aurreko botoaren eta boto telematikoaren bidez (Udalaren web-orriaren bidez), bai eta Epaimahaian ere. Azkenean, "B DE BILBAO" izan da kartel irabazlea, puntuaziorik handiena lortu baitu, bai herritarren arteko bozketan, bai Epaimahaiaren bozketan.

Aurten ere herritarren parte hartzea nabarmendu behar da, zeren eta gakoa izan baitira, 2.122 boto emanez aurrez aurre (Abandoko barrutiko udaltegian, Barrainkua kaleko 5. zenbakian) eta online, Bilboko Udalaren web-orriaren bidez.

2023-01-26T18:33:02+01:00
En directo
Onda Vasca En Directo