Erosketak egiten ditugunean poltsikoarekin ez ezik, begiekin ere aukeratzen ditugu produktuak. Hautu horretan, produktuaren etiketan irakur dezakegun izenak edo ikusten diren ikurrek zeresan handia dute. Enpresek argi dute hori eta, euskal produktuak saltzerakoan euskarazko izenak eta ikurriñak jartzen dituzte etiketan nahiz eta produktua Txinatik etorri.
Horixe salatu du ENBA sindikatuak eta #Etiketamaltzurra kanpaina jarri du abian sareetan konpartitzeko itxurazko euskal produktuak zeintzuk diren. Gipuzkoako Kale Nagusian Xabier Iraolarekin, ENBAko koordinatzailearekin, egon gara horren gainean hizketan.