Bizkaia

Balearen desfilea abuztuaren 21ean itzuliko da Bilboko kaleetara

Olagarroa, 6 metroko altuera eta 13 metroko diametroa duen pertsonaia

Bilboko Udalak ostiral honetan iragarri du Balearen Desfilea itzuliko dela, festa ezagunenetako bat eta bereziki txikienek espero dutena. Zehazki, Aste Nagusiko lehen igandean, abuztuaren 21ean, itzuliko da Bilboko kaleetara, 19: 00etatik aurrera. Azaldu dutenez, kalejira jendetsua Plaza Biribilean hasiko da, Bilboko Kale Nagusia Moyua plazaraino zeharkatzeko, itsas gaiko bost puzgarri erraldoik osatutako musika eta kolore leherketarekin, Baly Balea maitatuaren gidaritzapean, Olagarroa, Txangurroa, Bisigua eta Txirla lagun dituela.

Ikuskizunaren hasieran arrantzaleek jaietako elementuak dituzten paperezko poltsak banatuko dituzte desfilean zehar mota guztietako musika estiloak dantzatu ahal izango dituzten ikus-entzuleen artean: jazza, funkya, Brasilgo eta Karibeko erritmoak, euskal musika tradizionala, txarangak eta fanfarreak.

Bilbora itzultzean, itsas animaliek “lurreko” zenbait ordezkari gonbidatu dituzte: hartz talde bat, hamabi metroko matxinsalto bat, ahotik ura botatzen duen armiarma bat beste intsektu batzuk, bai eta Amazonaseko bost animalia erraldoi dibertigarri ere: Kamaleoia, Igela, Glaucus-a, Musker erregea eta Guakamaioa.

Kalejira igaro ondoren, Udaleko garbiketa-talde bat arduratuko da hondakinak kentzeaz eta Kale Nagusiko espazioa eta ingurua egokitzeaz.

Aurten, gainera, desfileak dibertsitate funtzionala duten pertsonentzat erreserbatutako lekua izango du Bizkaiko Foru Aldundiko Jauregiaren aurrean. Erreserbatutako leku horretara joateko desfile hasi baino ordubete lehenago joan beharko da.

30/07/2022