Gipuzkoa

Balkoiak lorez apaintzeko deia egin dute Villabonan

Hilaren 12an epaimahaia herrian zehar ibiliko da eta Santio egunean sari banaketa egingo da
Noticias de Gipuzkoa

Abian da berriz ere Atari Bizi lehiaketa. Helburua da herritarrek etxeko sarrera eta balkoiak era guztietako landareekin apaintzea. Aurtengo Santio jaietan ederrenak eta originalenak sarituko dira.

Ez da aurrez izena eman behar, nahikoa izango da etxeko balkoia loreekin apaintzea. Uztailaren 12an epaimahaiko kideak herrian zehar ibiliko dira eta balkoietako eta terrazetako landareen kolorea, apaingarritasuna, itxura eta originaltasuna baloratuko dituzte. Epaimahaia Ingurumen zinego-tziak eta udal teknikariak, eta Ira-tze Lorezaintza enpresako kideek osatuko dute. Sari banaketa uztailaren 25ean egingo da, Erreboteko plazan, Soka dantzaren ondoren. Irabazleari bi lagunentzako otordua eta herriko dendetan erosketak egiteko 150 euroko balea emango zaio. Bigarrenak eta hirugarrenak 100 euro eta 85 euro jasoko dituzte, hurrenez hurren, herriko dendetan erosketak egiteko.

11/07/2022