Buscar
Polideportivo

Balonmano: Bidasoa, "ilusioz gainezka"

Cuetara entrenamendua zuzentzen atzo Eslovakian. Argazkia: N.G.
Cuetara entrenamendua zuzentzen atzo Eslovakian. Argazkia: N.G.

Bidasoa Irunek EHF European League-ko multzoen fasearen estreinaldia izango du gaur 20.45etik aurrera ETB4n, Daznen eta EHFTVn ikus ahal izango delarik. Jacobo Cuétara entrenatzaile bidasotarrak aitortu zuenez, "ahalik eta partidarik onena jokatzeko asmoarekin" omen doaz. Tatran Presov talde eslovakiarrari "arazo taktikoak sortu nahi dizkiogu. Gure taldeak hazten jarraitzea nahi dugu, eta partida hauek oso ondo etortzen dira lehiakorrago izaten ikasteko.

"Agertoki handi batean izango gara, Tatran Presoven pabiloi ikusgarrian; Europako txapelketa honetan parte hartzeko ilusioz gainezka, eta gauzak ondo egiteko gogoz, lehiakorrak izateko asmoz", aitortu zuen Cuetarak Tatran Handball Arenako pistan eskainitako agerraldian, Irungo taldeak Eslovenian egindako entrenamenduaren ondoren.

Orain bi urte VELUX EHF Champions League-koaren oso bestelako aurkaria izango du aurrez aurre Bidasoak, entrena-tzaile asturiarraren ustez, "taldearen fisonomia aldatu egin dute. Brasildar asko dituzte, portugaldar bat, kubatar bat... Ez da aurreko hura bezain talde fisikoa, orduan jokalari handiak zituzten, zabalak eta pisutsuak; baina oso talde dinamikoa da, kontraerasoa bikain erabiltzen duena, oso jende azkarra baitute".

Azalpenekin jarraituz gaineratu zuen, gaurko arerioak "oraindik ere jaurtitzaile eta jokalari oso altuak ditu, baina jada ez da garai bateko talde indartsua, intentsitate eta altuera handikoa. Korrika egitea dute gustuko; defentsa desberdinak erabiltzen dituzte, batik bat 5:1 sistema taktikoan, eta buruz-burukoan desoreka sortu dezaketen jokalariak ere baditu, aurreko denboraldi hartan zituzten bezala".

2021-10-20T05:53:02+02:00
En directo
Onda Vasca En Directo