Buscar
Actualidad

Bankuek eta energetikoek 2.600 milioi euro apartatu dituzte zerga ordaintzeko

Espainiako Gobernuak bi ekitalditan 7.000 milioi biltzeko asmoa du tasa berri horrekin
Repsolek, Estatuko petrolio konpainia nagusiak, 450 milioi euro kendu behar emaitzetatik. | ARGAZKIA: E.P.
Repsolek, Estatuko petrolio konpainia nagusiak, 450 milioi euro kendu behar emaitzetatik. | ARGAZKIA: E.P.

Madril – Estatuko sei banku handiek eta bost energia-konpainia nagusiek 2.600 milioi euro inguru apartatu dituzte dagoeneko, bi ekitalditan 7.000 milioi inguru biltzeko helburuarekin Espainiako Gobernuak onartutako aldi baterako zerga berriari aurre egiteko. 2019an 800 milioitik gorako fakturazioa duten bankuek Estatuan egindako banku-negozioaren interes-marjina eta komisio garbiak %4,8rekin zergapetzen ditu tasa horrek, Gobernuak ezohiko mozkintzat jotzen dituelako interes-tasen igoera dela eta.

Energia enpresen kasuan, 2019an 1.000 milioitik gora fakturatu zituzten enpresa elektrikoei, gas-enpresei eta petrolio-enpresei eragiten die zergak, eta salmentak %1,2ko tasarekin zergapetzen ditu, araututako diru-sarrerak eta Estatutik kanpokoak izan ezik. Zerga berri horiekin biltzen duen dirua, inflazioaren gorakadaren eta bizitzaren kostuaren garestitzearen aurrean familia ahulenei laguntzeko bultzatutako neurri sozialen kostuaren zati bat estaltzeko asmoa du Gobernuak.

Bankuek zein energetikoek zergaren aurka egin dute publikoki, eta, judizialki errekurritu ere egin dute; baina, oraingoz, ordaintzea besterik ezin dute egin izan, eta aurtengo lehen hiruhilekoko kontuetan osorik kargatu behar izan dute.

Beste muturrean, zerga labur geratu dela iruditzen zaio Podemosi. Horregatik, Pablo Echenique alderdiko Programa idazkari eta Unidas Podemosek Kongresuan duen bozeramaileak, bankuei ezarritako ezohiko zerga bikoizteko proposamena iragarri zuen atzo, %4,8tik %9,6ra igota. Neurri hori, Podemosek larunbat honetan aurkeztu duen M-28ko hauteskundeetarako alderdiaren esparru-programan sartuta dago, eta Echeniqueren hitzetan, Espainiako familiak “putreengandik babestea” izango luke helburu, “guztiz bideragarria baita, bankuen irabaziak etengabe hazten ari direlako”.

Kopuruak

Repsol, Cepsa, Naturgy, Iberdrola eta Endesa energia konpainiek ia 1.500 milioi euro gorde behar izan dituzte aurten ezohiko zergari aurre egiteko, eta horiei, helburu berarekin bankuek 2023ko lehen hiru hilabeteetan deskontatutako 1.100 milioiak gehitu behar zaizkie.

Enpresen tamainak kontuan hartuta, Repsolek, Estatuko petrolio enpresa nagusiak, 450 milioi euro kendu behar izan ditu zergari aurre egiteko, eta ondoren datorren CaixaBankek beste 373 milioi euro lehen hiruhilekoaren amaieran. Ondoren, Cepsa legoke, 323 milioirekin, eta Naturgy, 300 milioi apartatuta.

200 milioitik gora BBVA eta Santander daude, hurrenez hurren 225 eta 224na milioirekin. Horiengandik oso hurbil, Iberdrolak 216 milioi gorde behar izan ditu, eta kontuak datorren astean argitaratuko dituen Endesak 208 milioi inguru erreserbatu beharko ditu. Sabadellen kasuan, ezohiko zergak 157 milioi euroko eragina izan du erakundearen lehen hiruhilekoko kontuetan, Bankinterren 77 milioikoa, eta Unicaja Bancon, azkenik, 63,8 milioi gorde beharra.

Gauzak horrela, energia enpresa handiek eta finantza erakundeek 1.454,5 milioi euro ordaindu beharko dituzte otsailetik aurrerako lehen epemugan, Maria Jesus Montero Ogasun ministroak zehaztu duenez. Zerga energetikoak 817,4 milioi bildu zituen lehen epemugan, eta bankuenak, 637,1 milioi; beraz, Gobernuak aurreikusitakoaren ildotik, urte osoan, iraileko azken ordainketa barne, sarrera 2.900 milioitik gorakoa izango da.

Entitateek Estatuan duten fakturazioaren gaineko tasa denez, enpresaren irabazi garbiarekin duen erlazioa oso desberdina da batzuen eta besteen artean, batez ere Santander, BBVA eta Iberdrola bezalako taldeen nazioarteko presentzia kontuan harturik. Cepsaren kasuan, petrolio-enpresak galerak erakutsiko ditu urteko lehen hiruhilekoan, zergaren 323 milioiko inpaktua kontuan hartuta; Unicaja Bancok eta Sabadellek, berriz, irabaziak murriztuta islatuko dituzte, aurten ordaindu beharreko zenbatekoak kendu ondoren.

Los datos

l El impuesto. La nueva tasa grava con un 4,8% el margen de intereses y las comisiones netas del negocio bancario en el Estado. En el caso de las energéticas, el impuesto afecta a las empresas eléctricas, gasistas y petroleras que facturaron más de 1.000 millones en 2019 y grava las ventas con un tipo del 1,2% salvo los ingresos regulados y los procedentes de fuera del Estado.

l La recaudación. Las compañías energéticas Repsol, Cepsa, Naturgy, Iberdrola y Endesa han reservado casi 1.500 millones para hacer frente este año al impuesto extraordinario, a los que se suman los más de 1.100 millones descontados por la banca en los primeros tres meses de 2023 con el mismo objetivo.

2023-05-08T08:34:08+02:00
En directo
Onda Vasca En Directo