Bizkaia

Barakaldarrek ilusioz ospatuko dute Barakaldo Futbol Klubaren igoera

Jugadores y técnicos del Barakaldo celebran la conquista del ascenso

Barakaldo Futbol Kluba Barakaldoko hiritar guztiek pozez saltoka jatzea lortu zuen RFEFeko bigarren mailara igotzerakoan. Hiriak, bere harrotasuna erakusteko kirol-jai bat ospatuko dute Lasesarreko futbol zelaian. Horrela adierazi du asteazken honetan Amaia del Campo alkateak, Ricardo Arana klubeko presidente eta Joseba Núñezeta, klubeko presidente alboan izanik. "Kluba desagertzear izan den azkeneko urte gogorren ostean, uste dut badugula zer ospatua. Gertatutakoa ez da soilik kategorian gora egitea, baizik eta berriz amesten hasteko aukera bat ere; gure klubari dagokion kategoriara hurbiltzeko aukera, alegia", abiarazi du. "Larunbatean pozez lehertuko gara Barakaren zaletu guztiak, ondo merezitako jaian, eta jokalariek eta zuzendritza taldeak merezia duten omenaldian", esan du.

Horrela, bada, 13:30ean emango zaio hasiera jardunaldiari Zaballan egingo den pintxo-potearekin. 15:15ean, Hizkuntza Eskolan (Juan de Garay kalea), pasilloa egingo zaio taldeari busera bidean. Arratsaldeko 15:30ean, udalak zaletuak Lasesarreko zelaira laguntzeko kontratatutako kale-animazioa eta fanfarre-hotsak entzungo dira, eta han egin beharko dio aurre Klubak Padurari, 17:00etan.

Topaketaren ondoren, eta kopa eskuetan duela, ateak zabalduko ditu udal barakaldarrak Biltzar Aretoan klubari harrera egiteko, eta horrela omenduko ditu plantilla eta zuzendaritza, igoeragatik.

Harrera ofizialaren ostean, jaia egingo da Herirko Plazan, DJ Pacoren eskutik. "Bete-betean bizitu behar dugu momentu ilusionagarri hau, eta horregatik animatu nahi ditut barakaldarrak ilusio eta kariño handiz prestatu dugun Baraka Egunarekin bat egitera", esanez amaitu du alkateak.

24/03/2023