Bizkaia

Barakaldok 'Barakaldesita Eguna' ospatuko du labunbat honetan

Barakaldok 'Barakaldesita' bere gozoki tradizionalaren berreskuratzea ospatuko du jai batekin San Bizente parkean

Larunbat honetan barakaldarrek haien lehen 'Barakaldesita Eguna' ospatuko dute 12:00etatik 15:00etara, San Bizente Kirol Hiriko Parkean. "Ziur gaude festa bat izango dela apur bat ahaztuta geneukan gozo honen parean, baina ziur nago merezi duen lekua hartuko duela barakaldarren mahaietan", adierazi du Amaia del Campo alkateak.

"Gastronomia ere edozein herrialde edo eskualdetako ondare immaterialaren zati garrantzitsua da, beraz, `Barakaldesita' berreskuratzea Barakaldori balioa emateko eta aberasteko modu bat besterik ez da", ziurtatu du alkateak ekitaldiaren aurkezpenean.

Barakaldesita Eguna 'martxoaren 25eko goizean izango da, 12:00etatik 15:00etara, San Bizente Kirol Hiriko Parkean. Aurreikusitako jarduera guztiak, (haurrentzako dekorazio tailerrak, gozoki honen enbaxadore eta enbaxadoreen aurkezpena eta musika emanaldiak barne), gozogintzako produktu honen eta bere jatorrizko errezetaren berreskurapenaren inguruan izango dira.

Nolanahi ere, Barakaldesita Eguneko protagonista nagusia gozokia bera izango da. Alde batetik, San Bizentera hurbiltzen diren pertsona guztien eskura produktuaren 1.000 ale jarriko direlako dastatzeko. Eta bestetik, errezeta originala ezagutzera emango delako eta inprimatutako fitxetan banatuko delako, baita Inguralderen webgunean jarriko den bideo batean ere.

Produktu honen jatorriari eta berraurkikuntzari buruzko xehetasunak Juan Santamariak emango ditu, mantekada hauen inguruko ikerketa lanaren arduraduna eta gozoki honen enbaxadore ere izango dena. Zentzu honetan, ekitaldian Barakaldesita 'ko enbaxadoreei egiaztagiriak dituzten amantalak emango zaizkie.

24/03/2023