Buscar
Bizkaia

Barakaldok euskaraz hitz egiteko guneak sortuko ditu

Eremu berezi hauek hiriko auzoetan kokatuko dira Euskaraldia ekitaldia ospatuko den bitartean
Barakaldoko Udalaren zinegotziek babesa eman zioten Euskaraldiari.
Barakaldoko Udalaren zinegotziek babesa eman zioten Euskaraldiari.

Ostiraletik eta abenduaren 2ra arte, Euskal Herri osoan ospatuko da Euskaraldia ekitaldia. Zentzu honetan, Barakaldok, euskararen erabilera bultzatzeko asmoz, euskaraz hitz egiteko guneak sortuko ditu hiriaren auzoetan Euskaraldia ospatuko den bitartean. Honenbestez, eremu berezi hauetan, barakaldarrek, adibidez, kafe bat hartu ahal izango dute euskaraz hitz egiten duten bitartean. “Gure elkarrizketen ardatza euskara izango den atsedenaldi txiki baterako denbora izatea da helburua. Bertan, Euskaraldia nola doan, gure esperientziak eta atseden hartzeko aukera izango dugu, indarberrituta kaleetara eta tailerretara itzultzeko”, adierazi zuen Iratxe Foces, Barakaldoko Udaleko Euskara zinegotziak.

Hau ez da aurten Euskaraldiak Barakaldon aurkezten duen berritasun bakarra. Estreinengoz, gazteen batzordea sortu da beraiek proposatutako jarduerak egin daitezen. Adibidez, hilaren 23 eta 24 umorezko bakarrizketak antolatuko dira Euskaraldian parte hartuko duten Batxilergoko ikasleekin, euskaraz gozatu eta barre egin ditzaten. Bestalde, Euskaraldiak hamar ordezkari izango ditu Barakaldon: Izortze Santin ikertzailea; Gorka eta Adei gazteak; Julen Larrea eta Susana herri kirolariak; Auxi eta Idoia merkatariak; Idoia Anzorandia bertsolaria; John Bopp estatubatuarra; Sergio Ortiz de Zarate sukaldaria, eta Fran Laguntasuna dantza taldeko ordezkaria.”Haiek gonbidatuko gaituzte barakaldarrak 15 egunez Ahobizi bilakatzera, eta erabat euskaraz hitz egitera, eta Belarriprest, gurekin euskaraz hitz egin dezaten”, adierazi zuen Focesek.

Euskaraldiak gero eta arrakasta handiagoa du Barakaldon. 2018ko edizioan 3.000 barakaldar parte hartu zuten eta aurten espero da kopuru hori handitzea. Momentuz, datuek baikor izateko arrazoiak ematen dituzte. “Barakaldok beti hartu du herri ekimen honen aldeko konpromisoa. Eta aurten ezin zen gutxiago izan. 151 erakundek eman dute izena edizio honetan, eta 304 arigune sortu dituzte. Horri esker, Euskaraldiaren ekintzak 4.148 lagunengan eragin zuzena izango du. Beraz, lehenengo eta behin, eskerrak eman nahi dizkiegu edizio hau antolatzen parte hartu duten pertsona guztiei. Ziur gaude primeran aterako dela”, amaitu zuen Focesek.

2022-11-17T08:20:03+01:00
En directo
Onda Vasca En Directo