Buscar
Bizkaia

Barakaldoko gazteek eraso matxistei aurre egiteko gida bat sortuko dute

Manifestación del 8M
Manifestación del 8M

Barakaldoko gazteriak Udalak hilabetero egiten duten programazioan murgildu nahi izan dira martxo honetan eraso matxistei aurre egiteko gida bat sortuz. Ekimena Gazte Bulegoaren ahalduntze feministako taldetik sortu du eta emakumeek dokumentu hau matxismoaren kontrako tresna moduan izan dezatela nahi dute, izan ere, bertan, mespretxuzko edo mikromatxismozko ohiko esaldien aurrean zer erantzun posible daukaten agertzen da.

"Horrelako adierazpenei buelta emateko modu bat da, behingoz erabiltzeari uzteko", azaldu du Jonathan Martín Gazteriako zinegotziak.Hala, datorren larunbatean, hilak 11, matxistatzat edo mikromatxismotzat jotzen dituzten esaldiak landuko dituzte, gidan nabarmentzeko eta elkarrizketa batean horien ordezkoak eskaintzeko, estereotipoak, esaldi matxistak eta mikromatxismoak alde batera utzita.

Gainera, martxorako, kultura-, aisia-, prestakuntza- eta elkartasun-jardueren programa bat diseinatu da,bai eta Beurkografia Poetikoak erakusketa ere, Gazte Bulegoan hilabete osoan, Beurkoko arte-batxilergoko ikasleek egindako lanez osatua. Retuerto inguruan ere, zuhaitzak landatzeko irteera bat: martxoaren 18an, goizez. Ongizate-tailerrak ere antolatu dira, udalerriko gazteen ongizate emozionala hobetzeko; ¿ autoestimu-tailerra, martxoaren 21ean, 17:00etan, eta - antsietatea eta estresa kudeatzeko tailerra, martxoaren 27an, 17:00etan.

Azkenik, elikagaiak manipulatzeko txartela lortzeko prestakuntza-tailer bat egingo da. Martxoaren 29an emango da, 16:00etatik 20:00etara.

2023-03-04T17:54:03+01:00
En directo
Onda Vasca En Directo