'Baserritik zuretzat, zentzuzko merkataritza' aurkeztu berri dute ENHE sindatukoek. Proiektu honen bitartez Gipuzkoako ekoizleen lan baldintzak hobeto nahi dituzte eta bitartikarien eskuetan geratzen den dirua dendari eta baserritarren artean banatu. Modu honetan bi aldeek irabaziko dute eta, gainera, zentzuzko merkataritza sustatuko da, hain zuzen ere, dendariek eta ekoizleek adosten baitute produktuen prezioa,
Garikoitz Nazabal Gipuzkoako Enhe sindikatuko presidentea da eta hark esplikatu digu zertan datzan proiektua. Duela lau aste abian jarri zutela adierazi digu eta ekoizle eta dendariak pozik daudela azpimarratu du. Denborak erantzuna emango duen arren, kontsumitzaileengan konfiantza handia dauka, ulertuko baitute Km0 produktu hauen jatorria eta kalitatea ez ezik, balio katea ere dagoela elikagaiak aberasteko.