Cultura

Batasunaren eta artearen bilgunea

Antxeta Irratiak antolatuta,‘Lupa’ erakusketa ikusgai dago Hendaiako Mendi Zolan kulturgunean. Guztira, Euskal Herriko zortzi emakumezko artisten artelanak biltzen ditu, eta lupa du sorkuntzarako abiapuntu
Hendaiako Mendi Zolan ikusgai dago ‘Lupa’ erakusketa.
Hendaiako Mendi Zolan ikusgai dago ‘Lupa’ erakusketa. / Antxeta Irratia

Actualizado hace 8 minutos

Arte plastikoa, margolanak, eskultura eta beste hainbat sorkuntza diziplinen bilgune bilakatu da Hendaia azken asteetan. Antxeta Irratiaren ekimenez, urtarrilaren 10ean inauguratu zuten Lupa erakusketa. Larraitz Ugartemendia da proiektuaren burua. Ugartemendiaren arabera, egitasmoa erabat berritzailea da: “Nire ustez lehen aldia da entzutetik fisikora bilakatzen den zerbait egiten dena”.

Irratian sortutako edukiak euskarri fisikora eramateaz gain, erakusketa ibiltaria sortzea zegoen helburuen artean, Euskal Herria osotik mugi-tzea, alegia. Oraingoz, Lupa Euskal Herriko toko ezberdinetako zortzi emakume artisten erakusleiho bilakatu da, baita Antxetarrak taldearen elkargunea ere bai: Jenni Alvarado, Idoia Betarbide, Miren Gonzalez, Leire Salaberria, Ainhoa Larzabal, Irantzu Lekue, Dolo Marina eta Larraitz Ugartemendia dira erakusketa osatzen duten sortzaileak.

Irantzu Lekue eta Ugartemendia aurretiaz ezagutzen ziren; horrela iritsi zitzaion Lekueri proiektu honetan parte hartzeko parada. Larrai-tzekin elkartu eta berehala erabaki zuten proiektuaren gaia eta erakusketaren izenburuan bat zetozela. Hala gogoratu du Irantzu Lekuek: “Luparen harira zerbait sortzea erabaki genuen, gure artelanak gertuagotik ikusteko asmoz. Hortik hasi ginen gure sormen lanak eraikitzen”. 

FEMINISMOA

Sorkuntza bakartia izan ohi da, hala deskribatu du Lekuek; beraz, komunean kontzeptu berdinetik artea sortzea, lupa, feminismoaren mugimenduarekin lotu du artistak: “Gure artelanak harremanetan jarri ditugu, bertan amankomunean lokailu bat dagoela ikus daiteke”. Alegia, ikuspuntu “ezberdin” hau emakume izatetik dator. Halere, etorkizuneko asmoa ez da soilik emakumeekin lanean jarraitzea, gizonezkoak elkarrizketan sartu nahi dituzte. Baina, Ugartemendiak azaldu duenez, argi dute Euskal Herriko ondarean oihartzun gehiena eskuratu dutenak gizonezkoak izan direla.

ELKARGUNEA

Lupa elkargunea da artistentzat. Emakumeen artelanen bateragunea ez ezik, arte diziplina anitzen bidegurutzea ere bada. Irratian Artearen Txokoa saioan egindako elkarrizketak erakusketa bilakatzeko prozesua polita izan dela dio Ugartemendiak, erronka potoloa izan dela argi utzi duen arren. Emaitzari dagokionez, sorkuntza molde oso ezberdinak dituzten egileen lanak elkartzeak osatu duen esposizio “aberatsa” eta “indartsua” azpimarratu du antolatzaileak.

Hendaiako Mendi Zolan ikusgai dago ‘Lupa’ erakusketa.

Hendaiako Mendi Zolan ikusgai dago ‘Lupa’ erakusketa. Antxeta Irratia

SORTZE PROZESUA 

Proiektuaren buruaren esanetan, bi aukera zeuzkaten: gai bat jarri eta hortik abiatuz zerbait berria sortzea, edo artista bakoitzaren izaera horretatik “elkar puntu” bat lortzea eta gauzatzea. Bigarrena gauzatu eta bakoitzaren lupa zein zen zehaztu zuten. Lekuek bere hautaketa azaldu du: “Garai ezberdinetan sortutako artelan ezberdinak batu ditut, nolabait, unibertso hau sortzeko, baita aztarnaren kontzeptua gehitu ere”. Adibidez, Denbora-aztarna artelana Printze Txikia eleberrian oinarrituta dago, munduan uzten dugun aztarnari buruzko alegoria bat egiteko asmoz.

Izan ere, artistek haien luparen kontzeptua zein den zehatu dute sortutako obra bakoi-tzean. Esaterako, Miren Gonzalez margolariarentzat mikroskopioa izan da elementu hau definitzen duena. Luparen xehetasunaz gain, artelanen kokapena garrantzitsua izan da. Ugartemendiaren sorkuntzak Gonzalezen alboan du tokia: “Nire artelana Gonzalezenaren ondoan jartzea ez da nahigabe gertatu, konposaketa eta kromatismoa kontuan hartu ditugu; bere lupa nirearekin bat dator”. Margolariak dioenez, lotura horiek egiten joan dira erakusketa osoan zehar; batzuetan esplizituki agertzen dira, eta, beste batzuetan, aldiz, bisitariak bilatu beharko ditu.

Arte figuratiboa, abstraktua, ilustrazioak, eskulturak, koloreak, itzalak… arte diziplina ugari, eta hauek sortzeko teknika ezberdinak batzen ditu Lupa erakusketak.

Hendaiako Mendi Zolan ikusgai dago ‘Lupa’ erakusketa.

Hendaiako Mendi Zolan ikusgai dago ‘Lupa’ erakusketa. Antxeta irratia

Lupaarte erakusketa izateaz gain, Euskal Herriko emakumezko artistak anitzen, arte diziplinen, ikuspuntu ezberdinen, bizipenen eta hainbat aldarrikapenen erakusleiho eta bilgune bilakatu da. Sortze prozesua emaitzarekin bat datorrela ondorioztatu daiteke; elkarlanean ibili diren une horiek poztasunez oroitzen baitituzte, publikoak orain arte artelanen aurrean eran-tzun duten bezala, baita interesarekin ere.

Erakusketa Hendaian kokatzea ez da ausazko erabakia izan. Erabakia aldarrikapen gisa hartu zutela aipatu du Ugartemendiak: “Ohikoena erakusketak Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban kokatzea da, baina Antxeta Irratia Hendaian dagoenez, irratiari keinu egite aldera hautatu genuen kokalekua”.Oraingoz, otsailaren 1era bitarte ikusteko aukera egongo da, baina, antolatzaileek aurreratu dute obra hauetaz goza-tzekoaukera gehiago egongo direla. Besteak beste, Urruñako Kultur Etxea izango da hurrengo kokalekua: martxoaren bukaeratik apirilera arte egongo da ikusgai, eta aurrerago zehaztuko dituzte data zehatzak.

2025-01-30T23:12:15+01:00
En directo
Onda Vasca En Directo