Buscar
Actualidad

Bazenekien aste honetan Ertzaintzak bereziki zaintzen dituela euskal errepideak?

Aste osoa iraungo duen kanpaina berria da, eta polizia bereziki zaintzen ari da gidarien abiadura
Un control de tráfico de la Ertzaintza
Un control de tráfico de la Ertzaintza

Eusko Jaurlaritzak areagotu egingo du abiaduraren kontrola aste honetan, astelehenean hasi eta ostiralera bitartean, eta apirilaren 17tik 23ra bitartean egingo diren bi kanpaina desberdinekin. Hala, eta ildo horretetatik jarraituz, Ertzaintzak, udaltzaingoarekin lankidetzan, abiadura-mugak betetzen diren zainduko du, Euskadiko errepide-sareko istripuen tasa eta zaurituen eta hildakoen kopurua murrizteko. Kontrolak, edonola ere, prebentziozkoak izango dira, eta abiadurari lotutako arriskuko bide-zatietan egingo dira, bai eta ezarritako muga gaindituta zirkulatzen den eta istripu-tasa handia dagoen puntuetan ere.

Sonia Díaz de Corcuera Trafikoko zuzendariak gogoratu du: “Abiadura desegokia da hildakoak eragiten dituzten istripuetan errepikatzen den faktoreetako bat, arreta-galtzeekin eta alkoholaren edo drogen kontsumoarekin batera. Mugikortasun segurua eta jasangarria bermatu ahal izateko, ezinbestekoa da ezarritako mugak errespetatzea eta, gainera, abiadura bidearen eta eguraldiaren inguruabarretara egokitzea”.

"Egiaztatuta dago abiadurak zerikusi zuzena duela trafiko-istripuen kaltegarritasunarekin. Abiadura handian gidatzen denean, ezbeharren kopuruak eta horien larritasunak gora egiten dute modu esponentzialean. Gainera, kontuan izan behar da zenbait eta handiagoa izan abiadura orduan eta distantzia handiagoa behar dela ibilgailua gelditzeko", azaldu eta gaineratu dute Eusko Jaurlaritzatik: "Kalkulatzen da, batez beste, 120km/h-an zirkulatzen bada, futbol-zelai batena baino distantzia handiagoa beharko dela gelditzeko".

2023-03-22T13:59:08+01:00
En directo
Onda Vasca En Directo