Igandean Elizondon ospatuko den Baztandarren Biltzarra eguneko bazkarirako txartelak asteazken honetan saldu zituzten elkartearen barrakonean. Inork ez zuen bazkariko txartelik gelditu nahi izan, eta goizaldeko ordu ttipitatik jendea lerroan egon zen 10.00etan txartelak erosteko. Batez ere Baztango jendea aurki zitekeen, baina baita bertze hainbat txokotatik hurbildutako hainbat lagun, Iparraldetik edota Bizkaitik, errate baterako. Urtero bezala, 1.600 bazkaltiar elkartuko dira igandeko bazkari herrikoian, eta atzo txartel gehienak saldu baziren ere, oraindik bada lekurik bertan bazkaltzeko. Bazkariko txartelen bat nahi duenak ortzegun honetan arratsaldeko 19.00etatik aitzinera barrakoira hurbiltzeko aukera badu, bertzenaz, txartelak@baztandarrenbiltzarra.eus helbidera idatziz egin daiteke erreserba.
Navarra
Baztandarren Biltzarra eguneko bazkariko txartelen salmenta
Goizean goizetik jendetza hurbildu zen bazkariko 1.600 txartelen bila. Oraindik badira batzuk