Aurtengo Bilbao BBK live jaialdia arrakasta ikaragarria izango. Guztira 25 millio euro baino gehiago batzea lortu du jaialdiak. Impaktu ekonomiko horrek 75 herrialde baino gehiagotik etorritako 115.00 pertsonei esker izan da.
Bilboko Udalak eta enpresa sustatzaileak (Last Tour) oso balorazio ona egin dute hamabosgarren edizio honen inguruan —bi urteko etenaldiaren ondoren zaleak gogotsu izan dituena— eta pozarren ospatu dute hiru egunez gorabeherarik izan ez duen ekitaldi handi eta entzutetsuaren itzulera.
Pandemiaren kalterik latzenak jasan zituzten sektoretan nabaritu da batez ere jaialdiaren inpaktu ekonomikoa, hala nola hiriko ostalaritzan, merkataritzan eta ostatuetan. Azken horri dagokionez, hoteletan erregistratu den okupazioa %95etik gorakoa izan da jaialdiak iraun duen hiru egunetan.
Inpaktu mediatikoak, gainera, oihartzuna izan du nazioartean, ospe handiko artistek, besteak beste, The Killers, Stromae, Pet Shop Boys eta J Balvinek eskainitako emanaldiei esker. Inpaktu hori 20 milioi eurokoa izan dela kalkulatu da. Bi inpaktuek, bai ekonomikoak bai mediatikoak, agerian uzten dute, bi urteko etenaldia gorabehera, Bilbao BBK Livek indartsu jarraitzen duela eta gai dela jarduera ekonomikoa sortzeko, turismoa erakartzeko eta uda garaia dinamizatzeko.
Horrez gain, azpimarratzekoa da jaialdia antolatzeko lanetan tokiko hainbat enpresetako 3.500 langilek parte hartu dutela, askotariko zereginak betetzeko: logistika, hornidurak, zerbitzuak, argiak, soinua, ikus-entzunezkoak eta katerina. 0 kilometroko kontratazio-politika egin da, Bilbo eta Bizkaiko hornitzaileei lehentasuna emanez. Ildo horretan, kontratazioen %72 Bizkaikoak dira, eta enpresa hornitzaileen %50ek lurraldean dute egoitza.
NAZIOARTEKO PUBLIKOAREN FINKATZEA
Bilbao BBK Live jaialdiaren hamabosgarren edizioak 75 herrialde baino gehiagotik etorritako 115.000 pertsona bildu ditu, azken edizioko errekorra hautsita. Hain zuzen ere, ostegunean, jaialdiaren lehen egunean, 33.000 pertsona joan ziren Kobetamendira; ostiralean, 37.500; eta larunbatean, azken egunean, 38.500. Inoiz ez zen gainditu une berean baimendutako 35.000 laguneko gehieneko edukiera.
Gainera, Bilbao BBK Live Bereziak jaialdiaren kontzertuetara 6.000 pertsona inguru bertaratu ziren.
Publikoaren %35 atzerritarra izan da, jaialdia nazioartean finkatu denaren seinale. Jatorriei dagokienez, atzerritar gehienak Erresuma Batutik (%35), Frantziatik (%30), Ameriketako Estatu Batuetatik (%10), Alemaniatik (%10) eta Italiatik (%3) etorri dira. %35 etxeko publikoari, bilbotarrei eta Euskadiko lurraldeetatik iritsitakoei egokitu zitzaien. Estatuko jarraitzaile gehienak (%30) Madrilgo Erkidegotik, Kataluniatik, Kantabriatik eta Valentziako Erkidegotik hurbildu dira gurera.
Adin-tartea handitu egiten da, eta berretsi egiten da jaialdia adin guztietako publikoarentzat dela. (%12a 18tik 24 urtera, %22a 25etik 34ra, %24a 34tik 44ra, %23a 45etik 54ra eta %14a 55etik 64ra)
ARRETA TURISMO BULEGOETAN
Jaialdiaren egunetan, uztailaren 7tik 9ra bitartean, 2.187 bisitari artatu zituzten Bilboko Turismo Informaziorako Bulegoetan, Plaza Biribilean eta Guggenheim Museoan daudenak. Bisitarien %49,3 atzerritarrak izan ziren, batez ere Frantzia, Erresuma Batua, Alemania, Italia, Belgika eta Ameriketako Estatu Batuetatik etorriak. Estatuko turismoari dagokionez, gehien bat Madrilgo Erkidegoko, Kataluniako, Andaluziako eta Valentziako Erkidegoko turistak artatu dira.